FUTBOLA/EUSKAL SELEKZIOA

Ibon Cabo: “Lehen urratsa Euskal Herri osoko jokalariekin partida on bat antolatzea da”

by | 2020/03/05

Argazkia: fcf.cat

Ibon Cabo (Santutxu, 1976) Euskadiko Federazioko areto futboleko batzordearen presidentea da, iazko abenduaren 12an izandako dimisioen ondoren Euskadiko Federazioa berrosatu zen geroztik.

Nola dago nazioartean Futbol Aretoaren ofizialtasunaren gaia?

Kontuan izan behar dugu, Areto Futbola futbolaren modalitate bat dela, hau da, Euskadiko Futbol Federazioaren barruan dagoen modalitate bat. Beraz, euskal  futbolak orokorrean bizi duen egoera berberean gaude funtsean. Ez dugu nazioartean ofizialtasunik ez gaudelako UEFA-n eta FIFA-n.

Zure ustez, ze urrats eman beharko lituzke areto futbolak  ofizialtasunaren bidean?

Lehenik eta behin partida on bat antolatu behar da. Areto Futboleko euskal selekzioak Euskal Herri osoko jokalariz osatua behar du eta ezagutaraztera eman behar da. Horretarako nazioen arteko partida on bat antolatzea urrats garrantzitsu bat litzateke. Ezinbestekoa nire ustez.

Horrez gain, Futbol Federazioko  kide garenez, lagundu egin behar diogu Euskadiko Federazioari UEFA-n eta FIFA-n sarrera eska dezan. Guk badakigu Luis Mari Elustondo, Euskadiko Futbol Federazioaren presidentea, urrats hori ematearen aldekoa dela, baina guri Futbol Areto bezala, erabaki hori babestea eta gauza dadin laguntzea dagokigu.

Bada mundu mailan, federazio alternatibo bat (Funtsal International Federation).  Katalanak hor ari dira, esaterako. Ze parte-hartze du federazio horretan Euskal  Herriko areto futbolak?

Bai, federazioa alternatiboa da eta katalanek horretan parte hartzen dute,  eta euskaldunak ere bai. Baina oso euskaldun gutxik parte hartzen du. Esango nuke Arabako jokalariak bakarrik  joaten direla.

Zergaitik?

Klubak ez dira federazio alternatibo horretan parte hartzearen aldekoak eta, Arabakoak salbu, ez dituzte jokalariak bidaltzen. Kontuan izan, instituzio publikoek ez zutela bere garaian bide horren alde egin eta oso laguntza gutxi dituztela klubek eta kirolariek bertan parte hartzeko.

Hiriak iragarkiz betetzen

Hiriak iragarkiz betetzen

FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA   Geroz eta gutxiago gelditzen da Euskal Herriko gizonezkoen Lehen Txapelketako finala jokatzeko. Abuztuaren 12a bertan dago eta horrela adierazten digute gure hirietan aurki ditzakegun iragarkiek. Bi taldeak buru belarri ari dira...

Denboraldi berriko lehen euskal titulua aurkeztuta

Denboraldi berriko lehen euskal titulua aurkeztuta

FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA     Uztailaren 13an aurkeztu zen Euskal Herriko gizonezkoen Lehen Txapelketako finala. Lasesarre futbol zelaiko berdegunean, abuztuaren 12an, arratsaldeko 19:30tatik aurrera finala jokatuko den tokian bertan izan ziren Jose...

Share This