HERRI KIROLAK/SOKATIRA

Ibarra eta Beti Gazterentzat izan dira azken txapelak

by | 2021/03/29

Argazkiak: egursport.com

Pasa den asteburuan jokatutako bi jardunaldiekin amaiera eman zitzaion Getxon Euskal Herriko Goma Gaineko Sokatira Txapelketari

 

Larunbatean 580 kiloko txapelketa mistoa lehiatu zen eta Ibarrak eskuratu zuen txapela guztira 12 puntu lortuta. Beti Gazte izan zen txapeldunorde 9 punturekin eta Txantreak osatu zuen podioa 6 puntu erdietsita. Laugarren postua Berriozarrek eskuratu zuen eta bosgarren izan zen Antsoain.

Igande goizean gizonezkoen 560 kiloko txapelketa, pisu arinekoa izan zen jokoan, bertan Beti Gazteko mutilek jantzi zutelarik txapela. Nagusitasunez gailendu ziren lesakarrak 6 puntu pilatuta, Txantrea bigarren izan zen eta Berriozar hirugarren.

Beraz, Euskal Herriko txapelketan jokoan zeuden zazpi txapeletatik sei irabazi ditu Beti Gaztek, emakumezkoen biak eta gizonezkoen lauak, txapelketa mistoan txapeldunorde izan direlarik. Lehen aldiz kategorietako guztietako txapelak janztea lortu ez badute ere, argi dago gaur egun haiena dela nagusitasuna.

Asteburuko emaitzak:

Mistoa 580 kilo

Ibarra 12 puntu

Beti Gazte 9 puntu

Txantrea 6 puntu

Berriozar 3 puntu

Antsoain 0 puntu

Gizonezkoak 560 kilo

Beti Gazte 6 puntu

Txantrea 3 puntu

Berriozar 0 puntu

Euskal Herriko Goma Gaineko Sokatira Txapelketa:

Martxoan zehar jokatu dute txapelketa guztia, lau asteburutan banatuta eta pisu bakoitzari egun bat eskainita.

Aurtengoa inoizko motzena izan da, COVID19 gaitzak eragindako pandemiaren eraginez pisu bakoitzeko kategoriari dagokion txapelketa egun bakarrean jokatu delarik.

Jardunaldi guztiak Getxon, FADURAKO 1. Frontoian egin dira, ateak itxita, ikuslerik gabe eta osasun neurri guztiak zorrotz beteta.

Parte hartu duten taldeak honakoak izan dira:

GIZONEZKOAK
680 Kilo: Ñapurrak, Beti Gazte, Murueta, Ibarra.
640 Kilo: Ñapurrak, Txantrea, Beti Gazte, Murueta, Ibarra.
600 Kilo: Ñapurrak, Txantrea, Beti Gazte, Berriozar, Ibarra.
560 Kilo: Txantrea, Beti Gazte,Antsoain

EMAKUMEAK
540 Kilo: Badaiotz, Beti Gazte, Ibarra.
500 Kilo:Txantrea, Badaiotz, Beti Gazte, Berriozar, Antsoain, Ibarra

MIXTO 580 kilo
Txantrea, Beti Gazte, Berriozar, Antsoain,Ibarra

Eta txapelketako egutegia berriz honakoa:

Martxoak 6, Larunbata, 540 emakumezkoak + 680 kilo
Martxoak 7, Igandea,640 kilo
Martxoak 13,Larunbata, 500 kilo emakumezkoak
Martxoak 20,Larunbata,600 kilo
Martxoak 27,Larunbata, 580 kilo mistoa
Martxoak 28, Igandea, 560 kilo