MENDI LASTERKETAK

Hodei Samaniego eta Leire Baraibar nagusi, Negu Trail lasterketan

by | 2022/02/07

Argazkiak: ataria.eus

Pasa den igandean lehiatu zen Negu Trail lasterketaren laugarren edizioa Berastegin, goizeko 10:00etatik aurrera, iazkoa bertan behera geratu ondoren. 300 parte hartzaile inguru izan dira aurtengoan, zeintzuen artean  gizonezkoetan Hodei Samaniego sestaoarra, eta emakumezkoetan, Leire Garmendia zumaiarra, garaile izan ziren.

Irteera eman aurretik, azken bi urteetan zendu diren Fermin Kaminos antolakuntzako kideari, eta Iñigo Goikoetxea eta Xabier Gartziarena boluntarioei omenaldia egin zioten.

Gizonezkoetan, Hodei Samaniego sestaoarra izan zen irabazlea, 16,3 kilometroko ibilbidea 01:21:10ko denboran amaituta. Bigarren postuan Martin Diez segurarra sailkatu zen eta Iñaki Olano altzotarrak osatu zuen podiuma, 01:23:47ko denborarekin.

Emakumezkoetan berriz, Leire Baraibar zumaiarra izan zen lehena helmugaratzen, 01:46:35ko denboran amaitu zuelarik lasterketa. Zazpi segunduko aldearekin (1:46:42) amaitu zuen Oihana Zubillagak bigarren postuan eta 1:47:15eko denborarekin eskuratu zuen hirugarren postua Laiane Arrospide tolosarrak.

Sailkapenak

Gizonezkoak:

1 SAMANIEGO BOUSO, HODEI  1:21:10

2 DIEZ VIRTO, MARTIN  1:23:10

3 OLANO ORBEGOZO, IÑAKI  1:23:47

4 TABAR CLEMENTE, IOAR  1:23:58

5 LUJANBIO APEZETXEA, HODEI  1:24:07

6 ZUNZUNEGI TAPIA, AITOR  1:25:52

7 ETXEBERRIA, IBAI  1:27:02

8 ZIALTZETA MENDIZABAL, UNAI  1:27:15

9 ETXEBERRIA ARRUIZ, AITOR  1:27:30   :

10 ETXEBERRIA URBIETA, MIKEL  1:28:21

Emakumezkoak:

1 BARAIBAR GARMENDIA, LEIRE  1:46:35

2 ZUBILLAGA BLANCO, OIHANA  1:46:42

3 ARROSPIDE GARMENDIQ, LAIANE  1:47:15

4 OIARTZABAL ETXEBERRIA, LURDES  1:47:58

5 LARRAÑAGA, IRATI  1:48:42

6 ETXEBESTE LIZASO, LARRAITZ  1:50:08

7 AZPIROZ BEUNZA, GURATZ   1:54:52

8 AMILIBIA ARRUTI, NEREA  1:55:10

9 FERNANDEZ, ANE  1:57:26

10 URRETAGOIENA KORTADI, IERA  1:57:31

III Burdin Hesia mendi lasterketa eta mendi martxa izugarrizko giroan

III Burdin Hesia mendi lasterketa eta mendi martxa izugarrizko giroan

LASTERKETAK   Joan den igandean, maiatzak 24ean  ospatu zen III Burdin hesia mendi lasterketa eta lehen  mendi martxa Bilbotik Laudiora. 25 kilometrotako ibilbidea izan zuen lasterketak Bizkaia frontoitik abiatu zen goizeko 9,30etan eta 200 korrikalarik hartu...

Gasteiz Hiria Herri Lasterketaren XV. edizioaren izen ematea

Gasteiz Hiria Herri Lasterketaren XV. edizioaren izen ematea

LASTERKETAK   Gasteiz Hiria Herri Lasterketaren XV. edizioan parte hartzeko, hurrengo irudian edo azpiko esteketan klik egin. LASTERKETA HONETAN ZOZKETATUKO DIREN SARI ERDIAK GIZONEZKOEN MAILAN ETA BESTE ERDIA EMAKUMEZKOEN MAILAN BANATUKO DIRA. ZOZKETATUKO DIREN...