HERRI KIROLAK

Herri Kirol jaialdia Diman

by | 2021/02/01

Argazkiak: egursport.com

Lehenengo eta Bigarren mailetako Bizkaiko Banakako Aizkora Txapelketak jokatu zituzten igandean, urtarrilak 31, 11:00etan hasita, Dimako frontoian. 1. mailako lehian sei aizkolari aritu ziren nor baino nor gehiago: Atutxa II.a, Larrea III.a, Hodei Ezpeleta, David Naredo, Beñat Lekue eta Ioritz Gisasola Zelai IV.a. Lau kanaerdiko (54 ontza), 60 ontzako enbor bi eta oinbiko bi (72 ontza) moztu behar izan zituzten.

Lehenengo mailako sailkapena:

1. Aitzol Atutxa: 27 minutu eta 31 segundo
2. Julen Larrea: 30 minutu eta 37 segundo
3. David Naredo: 30 minutu eta 53 segundo
4. Hodei Ezpeleta: 31 minutu eta 31 segundo
5. Ioritz Gisasola: 34 minutu eta 22 segundo
6. Beñat Lekue: 35 minutu eta 37 segundo

Hamar aizkolari aritu ziren 2. mailako txapela lortzeko lehian. Hauek dira Agirregaz batera ariko direnak: Mikel Agirre, Xabier Gartzia Utxu, Aritz Oregi, Beñat Amade, Unai Aldape, Aritz Irazabal, Daniel Lopez, Daniel España, Marco Nevado eta Fermin Santamaria. Egin beharreko lana, bi kanaerdi (54 ontza), 60 ontzako enbor bat eta oinbiko bat (72 ontza) ahalik eta azkarren moztea (1. mailakoen lan erdia alegia).

Bigarren mailako sailkapena:

1. Xabier Garcia “Utxu”: 16 minutu eta 29 segundo
2. Aritz Oregi: 18 minutu eta 38 segundo
3. Aritz Irazabal: 18 minutu eta 56 segundo
4. Daniel Lopez: 19 minutu eta 6 segundo
5. Marco Nevado: 21 minutu eta 14 segundo
6. Unai aldape: 21 minutu eta 27 segundo
7. Mikel Agirre: 21 minutu eta 39 segundo
8. Fermin Santamaria: 23 minutu eta 19 segundo
9. Beñat Amade; 24 minutu eta 22 segundo
10. Daniel España: 26 minutu eta 00 segundo

Aizkolarien ondotik, Bizkaiko Emakumezkoen Ingude Txapelketako jokatu zen igandeko saioan. Guztira sei kirolari aritu ziren txapelaren bila: Karmele Gisasola Zelai III.a, Valentina Rangel, Lucia Orbe, Nerea Egurrola, Iraide Gezuraga eta Aiora Otazua. Karmele Gisasolak jantzi zuen txapela, azpitxapelduna Valentina Rangel izan zelarik.

Sailkapena:

1. Karmele Gisasola Zelai III.a: 93 jasoaldi

2. Valentina Rangel: 90 jasoaldi

3. Lucia Orbe: 88 jasoaldi

4. Nerea Egurrola: 87 jasoaldi

5. Iraide Gezuraga: 73 jasoaldi

6. Aiora Otazua: 67 jasoaldi

Bizkaiko Orga Joko Txapelketa ere lehiatu zen Dimako ekitaldian, non Igotz Ardeo, Ousmane Drame, Jon Ander Malaina eta Eloy Salterain aritu ziren lehian, emaitzak honakoak izan zirelarik:

1. Ousmane Drame: 4-1/4-5,05m
2. Jon Ander Malaina: 2-3/4-1,54m
3. Eloy Salterain: 2-1/2-6,47m
4. Igotz Ardeo: 2-1/2-4,78m