EUSKAL PILOTA

Hastear da Emakumezkoen IV. Eskupilota Bizkaia Txapelketa

2022/03/17

Argazkiak: Bizkaia Frontoia

Martxoaren 18an Bizkaia Frontoian hasiko den Bizkaia Torneoa lau bikotek jokatuko dute. Txapelketak martxoaren 25ean jarraituko du Zallan, apirilaren 1ean Zierbenan eta apirilaren 8an Bizkaia Frontoian. Finala apirilaren 22an jokatuko da Bizkaia Frontoian. Partida guztiak 19:00etan hasiko dira.

Horrela, zortzi pilotari bikoteka arituko dira emakumezkoen Bizkaia Eskupilota Torneoaren laugarren edizioan. Lau bikoteak honako hauek izango dira: Aldai eta Mendizabal; Arrizabalaga eta Agirre; Garai  eta Gaminde; eta, azkenik, Larrarte eta Oses.

Lorea Bilbao Ibarrak, Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak, txapelketa jokatuko duten pilotariekin batera, Bizkaiko Foru Aldundiak bultatzen duen emakumeen IV. Eskupilota Bizkaia Txapelketaren edizio berria aurkeztu du berriki.

Aurkezpenean azaldu dutenez, zortzi emakume kirolarik, txapelketa honetan behintzat, grinagatik eta zaletasunagatik baino zerbait gehiagogatik  jokatuko dute. Izan ere, erakundeen lana ere bada kirolariek lan-baldintza egokiekin joka dezaten bermatzea, emakumeen kirola sustatzea eta emakumeak kirolean egiten duen lana profesionalizatzea.

Partidetara joateko sarrerak Bizkaia Frontoiko leihatilan erosi ahal izango dira eta prezioa 3 €-koa izango da. Partida guztiak Bizkaia Frontoiaren Facebook bidez jarraitu ahal izango dira zuzenean.

Lehiaketaren araudia

  • 8 pilotarik hartuko dute parte (4 bikote).
  • Itzuli bakarreko liga sistema jokatuko da bikoteen artean, finalerdiak (1. vs 4. eta 2. vs 3.) eta finala.
  • 2 partida jokatuko dira astero.
  • Partida bakoitzeko bikote irabazleak 2 puntu lortuko ditu eta galtzaileak puntu bakarra.
  • Partidak 22 tantutara izango dira.
  • Sailkapen liga amaitzean bikoteen arteko berdinketa gertatuz gero, honako hau hartuko da kontuta
  • Sailkapena ezartzeko: Bi bikoteren edo gehiagoren arteko puntu-berdinketa gertatuz gero, Ligako partiden zenbaketa orokorrean tanto-average onena duena sailkatuko da (aldeko tantoak ken aurkako tantoak). Oraindik berdinketak jarraitzen badu, Torneoaren hasieran adin gutxien duen bikotea sailkatuko da.
  • Ez dago partidak atzeratzeko aukerarik.
  • Erregelamendu honetan zehaztu ez den guztia federazioaren erregelamendu orokorrak aginduko du.