ARGITALPENAK/HERRI KIROLAK

Geure Sport aldizkari digitalaren 3. alea

by | 2020/03/29

Argazkiak: egursport.com

Geure Sport herri kirol aldizkariaren edizio digitalaren hirugarren alea irakurgai dago

 

2018ko ekainean kaleratu zuten lehenengoz herri kirolak hizpide dituen Geure Sport aldizkaria paperean eta dagoeneko 22 ale argitaratu dituzte jadanik. Berriki,  aldizkariaren bertsio digitala atera dute, dagoeneko hiru ale argitaratu dituztelarik. Edukieei dagokionez, gai bakarra jorratzen dute eta berau euskaraz zein gaztelaniaz irakurri daiteke.

Lehenengo alean, Mikel Larrañaga eta Jon Rekondori,  pasa den martxoaren 7an Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketaren irabazleei egindako elkarriketatxoa ekarri zuten gurera argitalpenaren egileek.

Bigarren alean, egun berean jokatutako 2020ko Urrezko Harrijasotze Txapelketaren irabazle suertatu zen Xabier Peñarekin elkarrizketa burutu zuten.

Atera berri den hirugarren ale honetan, Emakumeen Banakako Aizkolari Txapelketaren irabazlea den Irati Astondoarekin solasaldia irakurtzeko aukera eskeintzen digute.

Emakumeen Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketan lau aizkolari aritu ziren lehian: Nerea Sorondo beratarra, Itxaso Onsalo aresoarra, Maika Ariztegi iturendarra eta Irati Astondoa bizkaitarra.

Ligaxkako jardunaldiak jokatu eta gero hoietatik hiruk eskuratu zuten finalerako txartela: Nerea Sorondo, Irati Astondoa eta Maika Ariztegi, hain zuzen.

Finalaren egunean, lehia estuaren ondoren, Irati Astondoa zeanuritarrak jantzi zuen txapela, 6 minutu eta 32 segunduko denboran bere lanak amaituta. Nerea Sorondok, aldiz, 6:38ko denbora egin zuen. Hirugarren postuan Maika Aristegi, 8 minutu zehatz izanik bere denbora.

Elkarrizketan, txapeldun berriak aitortzen du finala hasi aurretik ez zuela uste txapela jantziko zuenik, Nerea Sorondo baitzen irabazteko faborito nagusia. Hala ere, hasieratik aurrea hartu eta gauzak ondo atera zitzaizkion Astondoari, eta bere kirol bizitzan ezinbesteko laguntzaile izan den bere aitarekin garaipena ospatzeko aukera izan zuen.

Nesken aizkolaritzaren egoeraz ere aritzen da Irati Astondoa, eta egun lau bat aizkolari dabiltzala ta jarraipena ziurtatuta badago, aurrera begira gazte gehiago behar direla azpimarratzen du.

Azkenik, finalean bizitakoa giroa dute hizpide, eta aizkolari txapeldunak harmailetan hainbeste jende ikusteak zeharo zirraragarria izan zela aipatzen du. Finalean parte hartu zuten emakume aizkolarientzat zein herri kirol munduarentzat oso egun polita izen zela gaineratzen du.

Geuresport aldizkariaren edizio digitalaren 3.alea irakurtzeko sakatu HEMEN

Geure Sport paperean

22. alea argitaratu zuten otsailean honako edukiekin:

-Martxoaren 7an Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan lehiatu beharreko herri kirol jaialdia. Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketako finala, Emakumezkoen Aizkolari Binakako Txapelketarena eta Urrezko Harrijasotzaileena zein gazte mailako aizkolari txapelketak

-Bestetik, Irlandan amaitutako Goma Gaineko (Indoor) Sokatira Txapelketa. Euskal taldeek eta Euskal Herriko Selekzioak lorturiko dominen analisia, Beti Gazte lesakarrek egindako lan bikainaren goraipamena, etabar

-Otsailaren hasieran Hodei Iruretagoiena ‘Izeta IV.a’ zarauztarrak eta Udane Ostolaza oriotarrak egin zituzten marka saiakeren inguruan ere aritzen da azken ale hau.

-Abadiñon lehiatutako Idi proben emaitzak aipatzen ditu

-Halaber, otsailean egondako herri kirol txapelketa eta saio guztien errepasoa egiten du, emaitza guztiak bilduta.

Geuresport aldizkariaren 22. alea osorik irakurtzeko sakatu HEMEN