FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA

Genêts 1 – 4 Aviron

2019/05/02

Kategoria handiagoko talde bati aurre egin eta Baionako Aviron nagusitu egin da Angeluko Genêts aurka jokatutako Lapurdiko derbian. IX.Euskal Herria Koparen 2.taldeko 1.kanporaketako emaitza, markagailuan, Genêts 1-4 Aviron. Gol guztiak lehen zatian sartu dituzte. Avironen golegileak: Laura B* 2, Marie E* 1, Amelie T* 1


 Hartara, IX.EHKopako 2.Multzoko 2.kanporaketan, Gasteizko AlavesBaionako Aviron izango ditugu, final-erdira nor pasatuko lehian. 

AlavesAviron arteko kanporaketa Amurrion jokatuko da, maiatzaren 5ean, igandearekin, 12:00etan, Basarte zelaian. Sarrera doan izango da. 

Partida horren irabazleak Mulierren kontra jokatuko du final-laurdenetan. 

Eta azken horren irabazleak finalerdian jokatuko du Realaren aurka, Arrasaten, maiatzaren 26an, igandea, 12:00etan. Finalerdia hau ETBk emango du zuzenean. 

Bigarren finalerdian Athletic izango dugu, Añorga-Eibar // Bizkerre-San Ignacio kanporaketetan nagusitako taldearen aurka. Bigarren finalerdi hau Galdakaon jokatuko da, maiatzaren 26an.  

Euskal Herriko futbol talderik onenak ari dira 2019ko IX. Euskal Herria Kopa honetan: Gipuzkoatik, Real Sociedad, Oiartzun, Añorga eta Eibar; Bizkaitik, Athletic Club, San Inazio eta Bizkerre; Arabatik, Alaves; Nafarroa Garaitik, Mulier eta Berriozar; eta Lapurditik, Baionako Aviron eta Angeluko Genets.

Lau multzo antolatu dira lehen kanporaketen leihaketarako.    

1. MULTZOA
2. MULTZOA
3. MULTZOA
4. MULTZOA
FINALERDIETAN
Eibar
Aviron
Bizkerre
Mulier
Athletic
Oiartzun
Genets
S.Ignacio
Berriozar
Reala
Añorga
Alaves
~
~
~

Partida bakarreko elkarren arteko sailkapeak jokatuta, multzo bakoitzeko sailkatuen artean final-laurdenak jokatuko dira, eta hauetan sailktutakoek Reala eta Athleticen aurka jokatu beharko dituzte final-erdiak.

 Lehen eta bigarren faseko partidak apirila eta maiatzean jokatuko dira. Final-erdiak, maiatzaren 26an, eta finala, abuztuan, Azpeitian, Lagun Onak taldeko Garmendipe zelaian.

IX. Euskal Herria Koparekin batera, Euskal Herria Kirolak sari bat zozketatuko du jokalarien artean, Parisen 2019an jokatuko den Munduko Emakumezko Futbolaren finalera joateko, bi pertsonentzako bidaia, hotela eta finalerako bi sarrerekin.

 

→ ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa

 

→ Wikipedia: Euskal Herria Kopa

 

EMAITZAK 2019

IX. EUSKAL HERRIA KOPA

1. FASEATALDEAEMAITZATALDEAKRONIKA
[4. multzoa]
2019.04.26
Mulier
4 - 1Berriozarehkirola.eus
[1. multzoa]
2019.05.01
Oiartzun0 - 3Añorgaehkirola.eus
[1. mulzoa]
2019.05.07
Usurbil
Añorga0 - 0
Penaltietan
5 - 6
Eibarehkirola.eus
[2. multzoa]
2019.05.01
Angelu
Genets
1 - 4Aviron
ehkirola.eus
[2. multzoa]
2019.05.05
Amurrio
Alaves
10 - 0Avironehkirola.eus
[3. multzoa]
2019.05.05
Getxo
Bizkerre
2 - 2
Penaltietan
1 - 4
San Ignacioehkirola.eus
2. FASEA
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2019.05.12
San Ignacio
San Ignacio0 - 1Eibarehkirola.eus
2019.05.12
Gares
Mulier0 - 1Alavesehkirola.eus
FINALERDIAK
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
Arrasate
2019.05.28
Reala1 - 0Alavesehkirola.eus
Galdakao
2019.05.29
Athletic Club1 -1
Penaltietan
4 - 3
Eibarehkirola.eus
FINALA
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
Azpeitia
2019.08.24
Reala3 - 0Athleticehkirola.eus
Athletic-Eibar, maiatzaren 29an

Athletic-Eibar, maiatzaren 29an

IX.Euskal Herria Koparen bigarren finalerdia, Athletic-Eibar, maiatzaren 29an jokatuko da, Galdakaon, 19:30etan. Sarrerak 7€. CD Galdakaoko bazkideek eta 14 urte artekoek, DOAN

Reala-Alaves, maiatzaren 28an

Reala-Alaves, maiatzaren 28an

IX.Euskal Herria Koparen lenen finalerdia, Reala-Alaves, maiatzaren 28an jokatuko da, Arrasaten, 19:30etan. Sarrerak 7€. Mondragon CFko bazkideek eta 14 urte artekoek, DOAN

San Ignacio 0-1 Eibar

San Ignacio 0-1 Eibar

IX.Euskal Herria Koparen final-laurdenetan Eibar nagusitu da Udal Kiroldegia (San Ignacio) zelaian jokatutako kanporaketan. Finalerdietan Athleticen aurka jokatuko du, Galdakaon