HERRI KIROLAK/SOKATIRA

Gaztedi A nagusitu da 560 kiloko lehenengo jardunaldian

by | 2021/07/06

Argazkiak: egursport.com

Euskadiko 560 kiloko sokatira txapelketaren lehen jardunaldia irabazi du Gaztedi ‘A’ taldeak

 

2021eko Lur Gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketaren 560 kiloko kategoriako aurreneko jardunaldia jokatu zen pasa den larunbatean, uztailak 3, Laukizen.

Pisu horretan aritzen diren taldeak (600 kiloko txapelketan lehiatu ziren taldeak jarraitzen dute, Getxoko sokatira taldea izan ezik) elkarren aurka lehiatu ziren txapelketan: Gaztedi ‘A’ taldeak eskuratuz puntu gehien, 6.

Hain zuzen, orain arte dena irabazi duen Gaztedi A etxeko taldea nagusitu zen larunbateko saioan ere, aurrekoetan bezala Goiherri bigarren sailkatu zelarik ere. Gaztedi B eta Akelarre sailkatu ziren hirugarren eta laugarren, hurrenez hurren eta azkenik Mutriku izan zen bosgarren eta Gaztedi C seigarren.

560 kiloko 1. Jardunaldiko emaitzak:

Gaztedi ‘A’ 6 puntu

Goiherri  5 puntu

Gaztedi ‘B’  4 puntu

Akelarre  3 puntu

Mutriku  2 puntu

Gaztedi ‘C’  1 puntu

560 kiloko bigarren jardunaldia datorren larunbatean, uztailak 10, jokatuko dute Erandioko Goiherri auzoan. 17:00etatik aurrera berriz ere sei taldeak denek denen aurka lehiatuko direlarik. Uztailaren 17an jokatuko dute hirugarren eta azken jardunaldia, oraingo honetan berriz ere Laukizen, eta orduan argituko da zein den aurtengo txapelduna

Gero, aurtengo Euskadiko Lur Gaineko Txapelketari amaiera emateko, hilaren 23an lehiatuko dute 580 kiloko kategoria mistoko txapelketa, Gatikako Butroe auzoan, jardunaldi bakarrera.

2021eko Lur Gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketaren egutegia:

560 KILO: Uztailaren 3 (Laukiz), 10 (Goiherri-Erandio) eta 17an (Laukiz). Goiherri, Akelarre, Getxo, Gaztedi A, Gaztedi B eta Gaztedi C.

580 KILO MISTOA: Uztailaren 24an gatikan, Gaztedi A, Gaztedi B eta Gaztedi C arituko direlarik.