FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA

[FINALERDIAK] Reala 1-0 Alaves

2019/05/28

Argazkia: realsociedad.eus


FITXA TEKNIKOA:

 

Reala 1-0 Alaves


REALA: Oihana, Iraia, S.Olaizola, Maddi, Etxezarreta, Itxaso, Marta Cardona, Manu, C.Bautista, B.Beltrán eta Izarne. Aldaketetan: Leire Baños, Uria, Nuria Mendoza.


ALAVES: Nei, Berezo, Vera, Spiazzi, Lidia, Cube, Emma, Maia, Ane Miren, Naia eta Sanadri. Aldaketetan: Alba, Sofi, Urbani, Alexia, Maitane, Sara Tazo


GOLA: 1-0, 91.min, Leire Baños.


BESTELAKOAK: Giro ederra Mojategin; harmailak beteta, batez ere gaztetxoak gogoz izan ziren partiduaz gozatzen.

Zalegoak harmailak bete ditu

“Realak eskuratu du Euskal Herria kopako finalerako txartela (1-0)”

Testua, argazkiak eta bideoak: Hasier Larrea

Gogo biziz gerturatu dira futbolzaleak Reala eta Alavesen arteko norgehiagoka ikustera. Espainiako Erreginaren Kopa altxa ostean, Euskal Herria kopako finalaurrea jokatzera atera da Reala Mojategiko berdegunera. Aurrean ez du nolanahiko taldea izan ordea, Alaves bigarren mailatik lehen mailara igotzeko borrokan ibili baita aurten.

Jokoa egiteko erantzukizuna gipuzkoarrei eman diete hasieratik babazorroek. Atezaina eta atzelariak ondo aritu dira aurkariaren erasoak gelditzeko orduan, eta baloia eduki duten denbora laburrean Oihana Aldairen atepean estualdiren bat edo beste eragiteko gai izan dira. Aretxabaletarrak ez du lan handirik izan gaur, baina oso aktibo aritu da 90 minutuetan.

Lehen zatia, Realaren nagusitasuna agerikoa izan bada ere, hutsean amaitu da, eta bigarrena beste martxa batekin hasi dute Gonzalo Arconadaren jokalariek. Presio altua egin diete arabarrei aurrean, baloiak lapurtuz eta jokaldiak amaituz. Azken metroetan kamuts ibili dira hala ere, bai jokaldi luzeetan eta baita geldikakoetan.

90 minutuak golik gabe joango zirela zirudienean, Leire Bañosen urrutiko jaurtiketari ezin izan dio behar bezala erantzun Alaveseko atezainak. Geldiketa paregabeak egin dituen arren, hankartetik pasa zaio nahiko mantso zioan baloia. Gol horrekin luzapenera iritsi da partida, eta babazorroek ez dute erreakzionatzeko betarik izan.

Reala denboraldi paregabea egin ostean joan da oporretara, abuztuan jokatuko den Euskal Herria kopako finalerako txartela esku artean duela. Asteazkenean erabakiko da Eibarren eta Athleticen artean nor izango den bigarren finalista. Gaur gertatu bezala, orduan ere emakumeen futbolak irabaziko du.

Bigarren finalerdia Athletic-Eibar taldeek jokatuko dute, Santa Barbara (Galdakao) futbol zelaian, maiatzaren 29an, asteazkenarekin, arratsaldeko 19:30etan

Lau multzo antolatu dira lehen kanporaketen leihaketarako.    

1. MULTZOA
2. MULTZOA
3. MULTZOA
4. MULTZOA
FINALERDIETAN
Eibar
Aviron
Bizkerre
Mulier
Athletic
Oiartzun
Genets
S.Ignacio
Berriozar
Reala
Añorga
Alaves
~
~
~

Partida bakarreko elkarren arteko sailkapeak jokatuta, multzo bakoitzeko sailkatuen artean final-laurdenak jokatuko dira, eta hauetan sailktutakoek Reala eta Athleticen aurka jokatu beharko dituzte final-erdiak.

 Lehen faseko partidak apirila eta maiatzan jokatuko dira. Final-erdiak, ekainaren 8 eta 9an, eta finala, abuztuan, Azpeitian, Lagun Onak taldeko Garmendipe zelaian.

IX. Euskal Herria Koparekin batera, Euskal Herria Kirolak sari bat zozketatuko du jokalarien artean, Parisen 2019an jokatuko den Munduko Emakumezko Futbolaren finalera joateko, bi pertsonentzako bidaia, hotela eta finalerako bi sarrerekin.

→ ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa
→ ehkirola.eus: IX. Euskal Herria Kopa
→ ligasfutbolfemenino.com: IX. Euskal Herria Kopa
→ aupaathletic.com: Euskal Herria IX. Kopa
→ Wikipedia: Euskal Herria Kopa

EMAITZAK 2019

IX. EUSKAL HERRIA KOPA

1. FASEATALDEAEMAITZATALDEAKRONIKA
[4. multzoa]
2019.04.26
Mulier
4 - 1Berriozarehkirola.eus
[1. multzoa]
2019.05.01
Oiartzun0 - 3Añorgaehkirola.eus
[1. mulzoa]
2019.05.07
Usurbil
Añorga0 - 0
Penaltietan
5 - 6
Eibarehkirola.eus
[2. multzoa]
2019.05.01
Angelu
Genets
1 - 4Aviron
ehkirola.eus
[2. multzoa]
2019.05.05
Amurrio
Alaves
10 - 0Avironehkirola.eus
[3. multzoa]
2019.05.05
Getxo
Bizkerre
2 - 2
Penaltietan
1 - 4
San Ignacioehkirola.eus
2. FASEA
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2019.05.12
San Ignacio
San Ignacio0 - 1Eibarehkirola.eus
2019.05.12
Gares
Mulier0 - 1Alavesehkirola.eus
FINALERDIAK
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
Arrasate
2019.05.28
Reala1 - 0Alavesehkirola.eus
Galdakao
2019.05.29
Athletic Club1 -1
Penaltietan
4 - 3
Eibarehkirola.eus
FINALA
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
Azpeitia
2019.08.24
Reala3 - 0Athleticehkirola.eus