E-KIROLA/FUTBOLA

FIFA20 Euskal Ligako finala!

by | 2020/04/11

#Athletic|Malkortz VS. #Eibar|Ibarrainkua izango da FIFA20 Euskal Ligako finala

Aberri Eguneko egitarauaren baitan jokatuko da finala, arratsaldeko 18:00etanHamaika telebistak zuzenean eskainiko du, 16:00etan hasita, FIFA20 Euskal Ligako finaleko programazio guztia

Gaur arratsaldean jokatu dira finalerdiak.

#Athletic|Malkortz 5-0 #Reala|OstoZumaia  

#Eibar|Ibarrainkua 5-2 #Osasuna|Beñat 

 

 

 

Hamaika telebistak Aberri Eguna programa berezia eskainiko du egun osoan zehar eta horren barruan aparteko atala hartuko du FIFA20 Euskal Ligako finalak. Euskal Selekzioaren aldeko txapelketa birtualaren saioa 16:etan hasiko da,  2019ko emakumezko FIFA mundu kopako partiduarekin.  Amerikako Estatu Batuak Herbeheren aurka jokatu zuten Mundu Kopako finala, eta emakumezko kirola babesteko partida bera jokatuko dute finalerdian galdu duten jokalariek,

Txapelketa honetako antolatzaileek, Game Erauntsiak eta Gu ere Baik adierazi dute FIFA20 bideo-jokoak ez duela emakumezko taldeekin jolasteko aukerarik, Selekzio Nazional “ofizialaek” bakarrik dute jokatzeko aukera PS4 plataforman. Horregatik ezin izan dutela emakumezko txapelketarik eta hala ere emakumezko partida egingo dute emakumezko futbolaren presentzia aldarrikatzeko.

Hartara, emakumezko norgehiagokarekin hasiko da programazioa, 16:00etan. Ondoren, bertso derbia izango da eta amaitzeko, FIFA20 Euskal Ligaren finala.

Txapelketako irabazleak Euskal Selekzioaren mendeurreneko kamiseta eskuratuko du. Bestetik, BERRIA egunkariak urte beteko harpidetza bana oparituko ditu txapeldun eta txapeldunordeari eta NAIZ.EUS eta GARA egunkariak ere sari bat eskeiniko dute. Bestalde, ligaxka jolastu duten bost bideojokalariek Gu ere bai! ekimenaren eskutik euskal selekzioen aldeko kamiseta bana jasoko dute.

Lehen hiru puntuak, Eibarrentzat

Lehen hiru puntuak, Eibarrentzat

Eibarrek eskuratu ditu III. Euskal Herria Txapelaren 2018/19 denboraldiko lehen puntuak, Ipuruan Realari 2-1 gaindituta

2019/20

IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA1685121611
2OSASUNA148422139
3ALAVES1284041012
4ATHLETIC118323108
5EIBAR38035514
NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic0 - 0Eibar
2019.12.22Osasuna3 - 4Reala
2020.02.07Alaves2 - 1Eibar
2020.02.09Reala2 - 1Athletic
2020.02.16 Athletic0 - 1Osasuna
2020.03.10 Eibar1 - 2Reala
2020.02.23 Alaves2 - 1Athletic
2020.06.14 Reala1 - 1Osasuna
2020.06.17Eibar2 - 2Athletic
2020.06.18Alaves2 - 0Reala
2020.06.24Alaves0- 1Osasuna
2020.07.02Eibar0 - 2Osasuna