HERRI KIROLAK/SOKATIRA/EUSKAL SELEKZIOA

Euskal Selekzioak beste brontzezko domina bat lortuta amaitu du Mundiala

by | 2021/09/20

Igande honetan amaitu da Fadurako errugbi zelaian lau egunez luzatu den Munduko Lur Gaineko Sokatira Txapelketa, euskal ordezkaritzak guztira 7 domina eskuratu dituelarik: urrezko lau eta brontzezko hiru.

Selekzio nazionalen arteko lehien bigarren jardunaldi honetako domina bakarra gizonezkoen 23 urtez azpiko mailan lortu du euskal selekzioak, hirugarren postua lortuta.

Finalaurrekoa Alemaniaren aurka galdu du Euskal Herriko selekzioak, baina hirugarren eta laugarren postuak zehazteko lehian Errusiar Sokatira Federazioari irabazi dio. Txapelduna Suitza izan da, eta Alemania bigarren. Euskal selekzioaren ordezkaritzan Goiherri, Gaztedi eta Abadiñoko taldeetako tiratzaile gazteak aritu dira.

600 kiloko gizonezkoen 23 urtez azpikoen mailako emaitzak:

1º SWITZERLAND

2º GERMANY

3º BASQUE COUNTRY

4º RTWF

720 kiloko gizonezkoen mailako lehiaketako multzoan laugarren sailkatu dira euskal tiratzaileak, eta Suitzaren aurka izan dute finalaurrekoa, azken norgehiagoka honetan galtzaile izan direlarik. Ondoren, podiumera igotzeko lehian aritu dira eta hemen ere ezin izan zuten garaipenik lortu, honakoan Herbehereetako selekzioaren aurka.

720 kiloko gizonezkoen mailako emaitzak:

1º SWITZERLAND

2º GERMANY

3º NETHERLANDS

4º BASQUE COUNTRY

5º LATVIA

6º ENGLAND

7º FRANCE

8º ISRAEL

9º POLAND

Arratsaldeko saioetan, berriz, finalaurrekoetara ere ez dira iritsi euskal herritarrak. 540 kiloko emakumeek Taiwanen aurka galdu egin dute, azkenean txapeldun Suedia izan delarik, Suitza bigarren eta Herbehereak hirugarren.

540 kiloko emakumezkoen mailako emaitzak:

1º SWEDEN

2º SWITZERLAND

3º NETHERLANDS

4º CHINESE TAIPEI

5º BASQUE COUNTRY

6º GERMANY

7º ENGLAND

8º SOUTH AFRICA

9º ISRAEL

10º CZECH REPUBLIC

Gizonezkoen 640 kilokoan berriz, Suitza izan da garaile Herbehereen aurkako finalean. Hirugarren Ingalaterra izan da, eta Alemania laugarren.

640 kiloko gizonezkoen mailako emaitzak:

1º SWITZERLAND

2º NETHERLANDS

3º ENGLAND

4º GERMANY

5º BELGIUM

6º BASQUE COUNTRY

7º ITALY

8º SWEDEN

9º FRANCE

10º RTWF

11º CZECH REPUBLIC

Selekzioen arteko lehiak eman diren bi jardunaldi hauetan, orotara urrezko domina gehien irabazi duen herrialdea Suitza izan da -hiru-, eta bere atzetik Euskal Herria eta Suedia izan dira, birekin, eta Alemaniak bat irabazi du.

Share This