IGERIKETA

Euskal Selekzioa Gabonetako Nazioarteko Igeriketa Txapelketan

by | 2019/12/19

Argazkia: www.eif-fvn.org

Euskal Herriko selekzioak parte hartuko du Ordizian egingo den Nazioarteko 37. Eguberri Txapelketan

 

Nazioarteko igerilari onenak Ordizian elkartuko dira abenduaren 29an, Majori kiroldegian, hoien artean, Euskal Herriko eta Espainiako igerilari taldeez gain, Hungaria, Serbia, Italia, Japonia,Errumania, Frantzia, Andorra, Venezuela eta Kroaziakoak ere etorriko direlarik.

Ordizia Igeriketa Taldea lanean ari da Gabonetako Igeriketa Txapelketa antolatzen. LEN (Ligue Européene de Natation) egutegiaren barruan dagoen proba da, eta nazioarteko puntako igerilariak etorriko dira.
Ordutegiak honakoak izango dira: goizeko jardunaldia 10:00tan hasiko da eta arratsaldeko jardunaldia 18:30tan eta kronometraia elektronikoa izango da.

Taldeei dagokionean, Euskal Selekzioak eta Euskal Herriko klubik garrantzitsuenek parte hartuko dute, tartean Nafarroako Anaitasuna eta Amaya, Arabako Judizmendi, Bizkaiko Getxo eta Gipuzkoako Bidasoa XXI eta Tolosaldea. Sant Andreu Kataluniako igeriketa talde garrantzitsuak ere bidaliko du ordezkaritza.

Lau modalitatetan lehiatuko dira: 50 eta 100 metrokoan tximeletan, bizkar, bular eta estilo librean eta 100 eta 200 metroko estiloetan. Atal bakoitzean, gizonezkoen eta emakumezkoen lehiaketak egingo dituzte, eta kirol egokituak ere izango du bere tokia. Datorren astean aurkeztuko dute ofizialki proba, eta bertan emango dituzte xehetasun guztiak.

Behin-behineko selekzioa

Dagoeneko selekzioaren entrenatzaile diren Mikel Bildosola eta Mikel Debak eman dute aurrehautaketaren berri eta honakoek osatzen dute behin-behineko selekzioa:

EMAKUMEZKOAK 1.Amaia Cendoya (Bidasoa XXI kluba) 50-100L probetan arituko dena, 2. Amaia Iriarte (Amaya kluba) 50-100L probak, 3.Leire Martín (Bidasoa XXI) 50-100E probak, 4.Maialen Sudupe (Izarraitz kluba) 50-100E probak, 5.Petra Bisa (Anaitasuna) 50-100B probak, 6.Ainhoa Martin (Bidasoa XXI) 100B-200X, 7.Anne Nieto (Anaitasuna) 50B-100X-200X, 8. Maider Redin (Easo klubekoa) 50-100M-100X probak eta 9.Allison Romero (Getxo Igeriketa Bolue Kirol Elkartea) 50-100M probetan aritzekoa dena.

GIZONEZKOAK 1.Haritz Elizalde (Anaitasuna kluba) 50-100L-100X probak, 2.Oskitz Aguilar (Bidasoa XXI) 50-100L probak, 3.Aitor Sastre (Menditxo igeriketa kluba) 50-100E-200X probak, 4.Eneko Garmendia (Tolosaldea IKT) 50-100E probak, 5.Ekaitz Lopez (Amaya kluba) 50-100B-100X probak, 6.Jon Ander Antolin (Bilbao Aingeruak igeriketa kluba) 50-100B probak, 7.Javier Aguilar (Anaitasuna) 50-100M-200X eta 8. Aaron Mulvey (Judizmendi Igeriketa Kluba) 50-100M probetan aritzeko.

Euskal Herriko selekzioak ekipazio ofiziala erabiliko du (polo gorria, kamiseta urdina, praka laburrak eta kirol-jertsea).

Igeriketa

Ya está en marcha la última fase de KSL

Ya está en marcha la última fase de KSL

SURFA   Buenas olas y surf espectacular en la primera jornada de la última liga de KSL Los equipos clasificados han comenzado con mucha fuerza, pudiendo ver un nivel muy alto desde la primera prueba. En esta primera prueba se enfrentaron los equipos ZSE, LONJAN y...

Share This