MENDI LASTERKETAK

Euskal korrikalarien garaipenak Canfranc-Canfranc proban

by | 2020/09/16

Jaione Sasieta, Silvia Trigueros eta Oihana Kortazar nagusitu dira, 100, 75 eta 42 kilometroko lasterketetan, hurrenez hurren

 

Jacetanian (Huesca) “Canfranc-Canfranc” izeneko proba ezagunaren 14. edizioa jokatu zen pasa den asteburuan, ostiralean hasi eta igandean amaituta.

Canfranc-Canfranc probako antolatzaileek, distantzia ezberdineko lau lasterketa antolatzen dituzte, guztira 900 korrikalari aritu zirelarik: 100 kilometro dituen ultra proba nagusia, eta 75, 42 eta 16 kilometroko lasterketak.

Orohar, euskal lasterkarien lana bikaina izan zen, batez ere, emakumeek eginikoa, hiru garaipen lortuta: Jaione Sasietarena (100 km), Silvia Triguerosena (75 km) eta Oihana Kortazarrena (42 km). Hiru horiek dira txapela jantzi duten euskal ordezkariak, baina lasterketa guztiak kontutan hartuta, euskal korrikalari askok lortu dute ohorezko postuetan sartzea, bai neskak zein mutilak.

100 kilometroko ultra mendi txapelketan  Jaione Sasieta itsasoarrak eskuratu zuen garaipena, 28 ordu eta 53 minutuko denboran helmugaratuz (iaz bigarren postuan sailkatu zen). Canfranc herriari buelta bat ematean zetzan ibilbidea, bailarako hainbat gain igoz, besteak beste: Tortiellas, Peña Collarada, La Moleta, Vértice de Anayet, Aspe eta 2.000 metroko altitudean kokatzen diren beste hamar tontor (guztira 8.848 metroko goranzko desnibela). Nahiz eta Marta Corahua perutarra ia ibilbide osoan lasterketaren buruan joan, Aspeko jaitsieran Sasietak hura gainditu eta azkenean 10 minutuko aldea atera zion helmugan.

75 kilometroko lasterketan (“ultra txikia” deitua eta 6.500 metroko goranzko desnibela duena), Silvia Triguerosek lortu zuen garaipena. Azken jaitsieran egindako ahaleginari esker, bakarrik iritsi zen helmugara, 15 ordu eta 17 minutuko denbora eginda. Atzetik, bigarren postuan iritsi zen Leticia Bullido, 15 ordu eta 24 minutuko denborarekin.

42 kilometroko maratoian (4.000 metroko goranzko desnibela) aldiz, Oihana Kortazar nagusitu zen, lasterketa goitik behera menderatuta, 6 ordu eta 37 minutuko denbora egin zuelarik. Bigarren María Ordoñez izan zen (7 ordu eta 37 minutu) eta hirugarren Eva Mesado (7 ordu eta 53minutu).

III Burdin Hesia mendi lasterketa eta mendi martxa izugarrizko giroan

III Burdin Hesia mendi lasterketa eta mendi martxa izugarrizko giroan

LASTERKETAK   Joan den igandean, maiatzak 24ean  ospatu zen III Burdin hesia mendi lasterketa eta lehen  mendi martxa Bilbotik Laudiora. 25 kilometrotako ibilbidea izan zuen lasterketak Bizkaia frontoitik abiatu zen goizeko 9,30etan eta 200 korrikalarik hartu...

Gasteiz Hiria Herri Lasterketaren XV. edizioaren izen ematea

Gasteiz Hiria Herri Lasterketaren XV. edizioaren izen ematea

LASTERKETAK   Gasteiz Hiria Herri Lasterketaren XV. edizioan parte hartzeko, hurrengo irudian edo azpiko esteketan klik egin. LASTERKETA HONETAN ZOZKETATUKO DIREN SARI ERDIAK GIZONEZKOEN MAILAN ETA BESTE ERDIA EMAKUMEZKOEN MAILAN BANATUKO DIRA. ZOZKETATUKO DIREN...