FUTBOLA

Euskal kirolaren mundua eredu izan dadila

by | 2019/11/29

Euskal kirolaren mundua eredu izan dadila

Hernaniko futbol taldeak eta herriko udalak protokolo bat abian jarri dute gehiegikeria eta sexu-jazarpen kasuetan erantzun bateratu bat emateko. Euskal Herrian erakunde publiko baten eta klub baten artean adosten den lehen protokoloa da.

Iragan denboraldian, emakumezko epaile batek irain matxistak pairatu zituen Hernaniko Zubipe futbol zelaian jokatutako partida batean, baita neurketa amaitu eta gero ere. Hernaniko Futbol Taldeak irmoki gaitzetsi zuen gertaera hura baina argi ikusi zuten sexu erasoak eta abusuak arbuiatzea ez zela nahikoa eta Udalarekin harremanetan jarri ziren kasu hauetan nola jokatu zehaztuko zuen araudi bat beharrezkoa zela ondorioztatuta.

Hala, lanketa sakon baten ondoren, udalak eta herriko futbol taldeak sexu-jazarpen eta gehiegikeria kasuetan esku hartzeko protokoloa jarri dute martxan, zeinaren helburua Zubipe indarkeria matxistarik gabeko gunea izatea da, partidak jolasten direnean zein egunerokotasunean.

Protokoloa mamitzeko oinarria Emakundek 2015ean argitaratutako kirolean emakumeen kontrako sexu-jazarpena eta abusuak prebenitzeko gida izan da. Gida horretan azaltzen diren jarraibideak “gure herrira eta gure egoerara ekarri ditugu eta hau da emaitza”, azaldu du Esti Aldeiturriaga Hernaniko Udaleko Kirol eta Jarduera Fisikoko zinegotziak.

Protokoloak jazarpena eta erasoak tipifikatzen ditu, baita bakoitzaren aurrean hartu beharreko neurri zehatzak ezarri ere. “Zubipera datozenak futbolaz gozatzera etor daitezen nahi dugu, besterik gabe. Gure instalazioak espazio segurua eta sexu erasorik gabeko gunea izatea nahi dugu”, ohartarazi du Martxelo Ezponda CDH futbol ataleko presidenteak

Halaber, Hernaniko klubak, gizonen eta emakumeen arteko tratua berdindu egin du, Kirol eta Jarduera Fisikoko zinegotziak aitortu duenez. Esponda antzera mintzatu da. Haren esanetan, berdintasunaren gaian «aurrerapauso handiak» eman dira klubean. «Gizonei eta emakumeei ematen zaien tratua berbera da: espazio kontuetan, ordutegietan, baldintza kontuetan… eta jokalariak beraien artean errespetuz aritzen dira».

Publikoaren jarrerari dagokionez, ordea, biek uste dute tentsio uneetan zaila dela norberaren burua kontrolatzea. Aldeiturriagaren iritziz, «hotzean» kontziente dira, baina «beroaldietan» oraindik existitzen dira horrelako kasuak. Klubeko presidentea ere asteburuetan Zubipera joaten diren ikusleen jarrerak kezkatzen. «Egia esan, ez gara hain erraz iristen publiko horrengana». Hori «gizarteak berak» landu beharko lukeela uste du.

Biak bat datoz lanketa sakon bat egin dutela modu parte hartzaile batean. Batetik, udaleko zinegotziak eta berdintasun teknikariak, eta, bestetik, klubeko zuzendaritzako kideak, jokalariak eta entrenatzaileak hartu dute parte prozesuan eta aldi berean Hernaniko mogimendu feministarekin harremanetan jarri ziren haien oniritzia jasotze aldera.

Protokoloa amaituta, udalaren eta klubaren hurrengo pausoa herritarrei helaraztea izango da eta bide batez asmoa ere bada Hernaniko beste kiroletako klubek protokoloaren berri izatea. Azkenik Hernanitik kanpo ere zabaldu nahi dute egitasmoa eta hartara klubeko presidentea Gipuzkoa Futbol Federaziora jo du eta beraiek egindako lana lurraldeko beste kluben eskura jarri du, talde bakoitzak hartu eta bere errealitatera egokitu dezan.

Futbola

Osasuna 0-2 Reala

Osasuna 0-2 Reala

VII. Euskal Herria Txapela 2022/23 edizioaren bogarren partida izan da. Emaitza honekin Realak lehen postua ziurtatu du.

Osasuna – Reala, ostiralean

Osasuna – Reala, ostiralean

VII. Euskal Herria Txapela 2022/23 edizioaren bosgarren partida izango da. Gaueko 21:00etan hasiko da, Sadar futbol zelaian.

Athletic 2 – 0 Reala

Athletic 2 – 0 Reala

VII. Euskal Herria Txapela 2022/23 edizioaren laugarren partida izan da. Finalean izateko urratsa eman du Athleticek.