HERRI KIROLAK/SOKATIRA

Euskal Herriko lauko sokatira txapelketako azken jardunaldia

by | 2019/12/24

Argazkia: ataria.eus

Asteburuan erabaki dira Artziniegan Euskal Herriko goma gaineko lauko sokatira txapelketako irabazleak. Urrezko domina Beti Gazteko lesakarrek lortu zuten eta zilarrezkoa Ibarra B taldeak.

 

Abenduaren 14an Berriozarren, Euskal Herriko launakako sokatira txapelketan, emakumezkoen 260 kiloko eta gizonezkoen 300 kiloko finalak jokatu ziren eta bietan Beti Gazte suertatu zen txapeldun.

Pasa den larunbatean berriz Euskal Herriko goma gaineko lauko sokatira txapelketari amaiera eman zioten Artziniegan, txapelketa mistoan burututako lehiaketa bereziarekin, 280 kiloko kategorian eta ekitaldi bakarrera. Honakoan ere, Beti Gaztek erdietsi du garaipena.

Berriozarko finalak

Berriozarko finaletan, arratsaldeko 5etan hasi zen ekitaldia kiroldegiko frontoian eta den-denak, mutil nahiz neska, hutsetik hasi ziren, aurreko jardunaldietako puntuazioa kontutan hartu gabe.
Emakumezkoetan, Beti Gazteko lesakarrak tiraldi guztiak irabazita lortu zuten txapela janztea. Badaiotz, Gaztedi, Ibarra, Txantrea eta Badaiotz B sailkatu ziren ondotik. Gizonezkoetan, Beti Gaztek lortu zuen ere garaipena, Ibarra, Ñapurrak, Berriozar, Gaztedi eta Antsoain hurrenez hurren atzean utzita.

Artziniegako azken jardunaldia

Artziniegakoa aldiz, modalitate mistoko txapelketa izan zen, bi neska eta bi mutilez osatutako taldea, 280kg-tan. Mistoa jardunaldi bakarrean erabakitzen da, arratsalde batean lortutako puntuazioarekin.
Azkenean, Artziniegako txapelketako sailkapena honela geratu zen:
1. Beti Gazte (Lesaka) 8 puntu
2. Ibarra B 7 puntu
3.Gaztedi (Laukiz) 6 puntu
4. Ibarra A 5 puntu
5. Berriozar 4 puntu
6. Bizindar B (Artziniega) 3 puntu
7. Antsoain 2 puntu
8. Bizindar A (Artziniega) 1puntu

Bi asteko etenaldiaren ondoren, urtarrilaren 11an, Azkoitian emango diote hasiera zortzikoari. Neska zein mutilak hartuko dute parte kategoria handian: 540kg-koan neskak eta 680kg-koan mutilak.

Sokatira jardunaldia Berriozarren

Sokatira jardunaldia Berriozarren

560 kilotan gizonezkoak neurtu ziren egun bakarrera eta 500 kilotan emakumezkoek txapelketako azken jardunaldia izan zuten

Share This