HERRI KIROLAK/INGUDEA

Euskal Herriko ingude-jasotze txapelketa igandean Mungian

2020/01/17

Argazkiak: egursport.com

Igande honetan jokatuko dituzte Mungian (Bizkaia) emakumeen eta gizonezkoen Euskal Herriko ingude-jasotze txapelketak, 12:00etan hasiko den saioan.

 

Gizonezkoak 18 kiloko ingudearekin minutu eta erdian arituko dira: Nafarroako Angel Aristides Albarran Carasa eta Alejandro Fernandez Azkona, Bizkaiko Ioritz Pereira Romero, Ousmane Drame eta Beñat Obieta Mintegi eta Gipuzkoako Gorka Etxeberria Ikutza.

Emakumezkoek 10 kiloko ingudea erabiliko dute eta denbora bera: Nafarroako Virginia Finol Franco eta Maika Ariztegi Mariezkurrena, Arabako Esti Cidad Trincado eta Bizkaiko Karmele Gisasola Zenikazelaia eta Aiora Otazua Erleaga ariko dira. Esan bezala, hamar kiloko ingudeari, ahalik eta jasoaldi gehien eman beharko dizkiote minutu eta erdian emakumeek.

Herri kirol gehiago astebukaeran

Bihar larunbata, sokatira Burgun (Araba) 600 kilotan arituko direlarik gizonezkoak: Ibarra, Beti-Gazte, Berriozar, Antsoain, Txantrea, Gaztedi eta Murueta taldeak. Halaber, emakumezkoak lehiatuko dira 540 kilotan: Ibarra, Beti-Gazte, Txantrea, Badaiotz eta Gaztedi.

Igandean, Busturiko Altamiran gizonezkoen 640 kiloko 2. jardunaldian, Ibarra, Beti-Gazte, Antsoain, Zuraide A eta B, Txantrea, Abadiño eta Murueta taldeek neurtuko dituzte indarrak.

Igandean ere, Binakako Aizkolarien Txapelketa jokatuko da. Eguerdian Aian, Ugaitz Mugerza eta Julen Alberdi Txikia IV.a arituko dira Ruben Saralegi eta Eneko Otañoren aurka. Emakumeek aizkoran banakako neurketa izango dute. Nerea Sorondo eta Irati Astondoa lehiatuko dira.Harri-jasotze txapelketa ere jokatuko da Iñigo Eizagirre Eiza eta Xabier Peñagarikanoren artean

Arratsaldean, Urrezko Aizkolarien bigarren jardunaldia ere izango da, Iraetan, 18.00etan. Neurtuko diren bikoteak Iker Vicente-Jesus Mari Mujika eta Mikel Larrañaga-Jon Rekondo izango dira. Harri-jasotzaileentzat Errota Harria jasotzeko Txapelketa izango da. Xabier Peña, Mikel Lopetegi Urra, Jagoba Otaegi, Beñat Telleria, Inhar Urruzuno eta Jon Gisasola Zelai V.a arituko dira.