HERRI KIROLAK/SOKATIRA

Euskal Herriko 8×8 Sokatira Txapelketa larunbatean Ibarran

by | 2020/02/06

Argazkiak: egursport.com

Larunbat honetan, hilak 8, Ibarran jokatuko da zortzinakako Sokatira Txapelketako hurrengo jardunaldia, gizonezkoetan (600 kilo) eta emakumezkoetan (500 kilo).

Gizonen 600 kilokoko kategorian finala jokatuko dute Belabieta kiroldegian, arratsaldeko 17:00tan hasita. Aurreneko jardunaldia jokatu zuten Burgun eta Beti Gaztek izan zen talde irabazlea, tiraldi guztiak irabazita: Beti Gazte 7 puntu, Gaztedi 6, Ibarra 5, Berriozar 4, Murueta 3, Txantrea 2 eta Antsoain 1. Bigarren jardunaldia iragan larunbatean lehiatu zuten Dulantzin eta Ibarrak lortu zuen garaipena, 7 puntu pilatuta. Jarraian,  Beti-Gaztek 6, Muruetak 5, Gaztedik 4, Berriozarrek 3, Txantreak 2 eta Antsoainek 1.

Hala ere, sailkapen orokorrean oraindik Lesakako zortzikoa dago aurretik 13 punturekin, Ibarrak 12 dituelarik. Ibarran jokatuko dute gizonezkoek azken neurketa erabakigarria txapelketako urrezko domina airean dagoelarik.

Kasu honetan, lehen sei taldeak sailkatu dira finalera, Antsoain kanpoan geratuz eta beraz Ibarra, Beti Gazte, Berriozar, Txantrea, Gaztedi eta Murueta taldeak ariko dira Euskal Herriko txapelaren bila. Badirudi lehen bien artean egongo dela lehia, sailkapen nagusiko lehen bi postuen jabe baitira, puntu bakarreko aldearekin.

Bestetik, emakumezkoen 500 kiloko kategorian ligaxka formatuan ari dira jokatzen, hiru jardunaldi puntuagarrirekin, eta Ibarrakoa izango da bigarren jardunaldia.  Aurreneko jardunaldian Dulantzin, honako taldeak izan ziren lehian: Ibarra, Beti Gazte, Antsoain, Txantrea, Badaiotz eta Gaztedi. Badaiotz izan zen irabazlea 6 puntu eskuratuta, atzetik Txantreak 5 lortu zituen, Beti-Gaztek 4, Gaztedik 3, Ibarrak 2 eta Antsoainek 1.

Ibarrakoa lehiatu ondoren beste jardunaldi bat geratuko zaie emakumezkoei, azkenekoa ere izango dena, otsailaren 15ean Berrizen.

Hurrengo jardunaldien egutegia:

-Otsailaren 15ean, Berriozarren, 560 kiloko gizonezkoak eta 500 kiloko emakumezkoak (azken egunak).
Eta azkenik, otsailaren 16an, Ezkabarten goizeko 11,30tan hasita, 580 kiloko kategoria mistoko txapelketa jokatuko da, egun bakarrera.

Talde partehartzaileak:

Gizonezkoak:
-680 kilokoan, Ibarra, Beti Gazte, Goiherri, Zuraide A, Zuraide B, 6 Conceyos, Abadiño eta Murueta taldeak.
-640 kilokoan, Ibarra, Beti Gazte, Antsoain, Zuraide A, Zuraide B, Txantrea, Abadiño eta Murueta taldeak.
-600 kilokoan, Ibarra, Beti Gazte, Berriozar, Antsoain, Txantrea, Gaztedi eta Murueta taldeak.
-560 kilokoan, Ibarra, Beti Gazte, Berriozar, Txantrea, Gaztedi eta Murueta (azken honen parte hartzea zalantzan dago) taldeak.

Emakumezkoak:
-540 kilokoan, Ibarra, Beti Gazte, Txantrea, Badaiotz eta Gaztedi taldeak.
-500 kilokoan, Ibarra, Beti Gazte, Antsoain, Txantrea, Badaiotz eta Gaztedi taldeak.

Mistoa: 580 kilokoan, Ibarra, Beti Gazte, Berriozar, Antsoain, Txantrea, Bizindar, Gaztedi A eta Gaztedi B (azken honen parte hartzea ez da ziurra) taldeak.