BIDEO-JOKOAK/EHeTXAPELA FIFA21

Euskal Herria eTxapelak FIFA 21-en erakustaldia egingo du Euskararen Egunean Twitch bidez

by | 2021/12/02

Euskal Herria eTxapelak FIFA 21-en erakustaldia egingo du Euskararen Egunean Twitch bidez

EHKirolak babestutako ekimena Game Erauntsiaren Twitcheko kanal ofizialetik jarraitu ahalko da 18:30etik aurrera.Euskarak, bideo-jokoek eta kirolak bat egingo dute beste batez Euskal Herria eTxapelaren erakustaldi bereziari esker. FIFA 21 bideo-joko ezaguna hartuta bertan hauta daitezkeen euskal taldeekin partiduak jokatzeari ekingo diote bideojokozale adituek etzi, Euskararen Egunean, emango dugun zuzeneko emanaldian.

Twitch bidez egingo den saio honen babesle ofiziala da EHKirola egitasmoa; Euskal Herrian kirol guztietako ligak, kopak eta txapelketak antolatzea izanik, eremu digitalera pasatzeko erabakia hartu dute Game Erauntsia Elkartearekin batera. Euskal selekzioen ofizialtasuna eta Euskal Herriko kirolaren nazioarteko ordezkaritza lortzeko helburua bilatzen dute modu horretara.

Euskararen Eguna izanik, abenduaren 3a aukeratu dugu erakustaldi hau egiteko. Esan bezala, euskara bideo-jokoekin zein kirolarekin uztartu nahi dugu: horretarako bide aproposena komunitatearekin bat egitea eta elkarrekin euskaraz ondo pasatzea dela deritzogu.

FIFA 21en ezin daitekeenez euskal selekzioa erabili, euskal talde desberdinekin egindako partiduak ikusiko ditugu zuzeneko berezi honetan: Athletic, Alaves, Eibar, Reala eta Osasuna taldeen arteko norgehiagokak bideratuko dituzte FIFAko gure adituek.

18:30etatik aurrera egongo gara Game Erauntsiaren Twitcheko kanal ofizialean. Bertan egongo dira Maitane, Haritz, Ekaitz eta Axigara partiduak jokatzen eta esatari lanak egiten. Etor zaitez ondo pasatzera eta zure ekarpenak egitera. Zuen zain egongo gara!

Reala – Osasuna, abenduaren 31n

Reala – Osasuna, abenduaren 31n

Abenduaren 31n jokatuko da VII. Euskal Herria Txapela 2022/23 edizioaren lehen partida. Denboraldi honetan hiru taalde arituko dira Txapela eskuratzeko lehian.

Athletic 2-0 Osasuna

Athletic 2-0 Osasuna

VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren hamabigarren eta azken partida izan da. Athletic eta Reala izango ditugu finalean.

Athletic – Osasuna, igandean

Athletic – Osasuna, igandean

VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren hamabigarren eta azken partida izango da. San Mames futbol zelaian jokatuko da, 19:30ean hasita

Athletic – Osasuna, maiatzaren 15ean

Athletic – Osasuna, maiatzaren 15ean

VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren hamabigarren eta azken partida izango da. San Mames futbol zelaian jokatuko da, 18:30ean hasita