BIDEO-JOKOAK/EHeTXAPELA FIFA21

Euskal Herria eTxapelak FIFA 21-en erakustaldia egingo du Euskararen Egunean Twitch bidez

by | 2021/12/02

Euskal Herria eTxapelak FIFA 21-en erakustaldia egingo du Euskararen Egunean Twitch bidez

EHKirolak babestutako ekimena Game Erauntsiaren Twitcheko kanal ofizialetik jarraitu ahalko da 18:30etik aurrera.Euskarak, bideo-jokoek eta kirolak bat egingo dute beste batez Euskal Herria eTxapelaren erakustaldi bereziari esker. FIFA 21 bideo-joko ezaguna hartuta bertan hauta daitezkeen euskal taldeekin partiduak jokatzeari ekingo diote bideojokozale adituek etzi, Euskararen Egunean, emango dugun zuzeneko emanaldian.

Twitch bidez egingo den saio honen babesle ofiziala da EHKirola egitasmoa; Euskal Herrian kirol guztietako ligak, kopak eta txapelketak antolatzea izanik, eremu digitalera pasatzeko erabakia hartu dute Game Erauntsia Elkartearekin batera. Euskal selekzioen ofizialtasuna eta Euskal Herriko kirolaren nazioarteko ordezkaritza lortzeko helburua bilatzen dute modu horretara.

Euskararen Eguna izanik, abenduaren 3a aukeratu dugu erakustaldi hau egiteko. Esan bezala, euskara bideo-jokoekin zein kirolarekin uztartu nahi dugu: horretarako bide aproposena komunitatearekin bat egitea eta elkarrekin euskaraz ondo pasatzea dela deritzogu.

FIFA 21en ezin daitekeenez euskal selekzioa erabili, euskal talde desberdinekin egindako partiduak ikusiko ditugu zuzeneko berezi honetan: Athletic, Alaves, Eibar, Reala eta Osasuna taldeen arteko norgehiagokak bideratuko dituzte FIFAko gure adituek.

18:30etatik aurrera egongo gara Game Erauntsiaren Twitcheko kanal ofizialean. Bertan egongo dira Maitane, Haritz, Ekaitz eta Axigara partiduak jokatzen eta esatari lanak egiten. Etor zaitez ondo pasatzera eta zure ekarpenak egitera. Zuen zain egongo gara!

Eibar 2 – 1 Alaves

Eibar 2 – 1 Alaves

Eibar nagusitu da Ipuruan III. Euskal Herria Txapelaren 2018/19 denboraldiko laugarren jardunaldian. Emaitza honekin Eibar da sailkapenaren buruan, 7 punturekin

Eibar – Alaves, azaroaren 4ean

Eibar – Alaves, azaroaren 4ean

Eibar – Alaves izango da III. EH Txapelaren 4. jardunaldia. Azaroaren 4ean jokatuko da, igandearekin, Ipuruan, eguerdiko 12:00etan

Eibar 1-1 Athletic

Eibar 1-1 Athletic

Banaka berdindu dute Eibarrek eta Athleticek III. Euskal Herria Txapelaren 2018/19 denboraldiko hirugarren jardunaldia Ipuruan. Emaitza honekin Eibar da sailkapenaren buruan, 4 punturekin

Athletic 1-3 Reala

Athletic 1-3 Reala

Realak eskuratu ditu III. EHTxapelaren 2018/19 denboraldiko bigarren jardunaldiko puntuak, San Mamesen Athletic 1-3 gaindituta