ARRAUNA

Euskadiko Distantzia Luzeko Traineru Txapelketa Legution

by | 2020/03/04

Argazkiak: donostiarra.eus

Euskadiko Distantzia Luzeko Traineru Txapelketa astebukaeran lehiatu zen, gizonezkoetan Zierbenak lortu zuelarik garaipena eta emakumezkoetan Donostiarra traineruak irabazi zuelarik

 

Gizonezkoetan, Zierbenak aurredenboraldian erakutsitako maila ona berretsi eta garaipena eskuratu zuen beste behin ere. Izan ere, Euskadiko Distantzia Luzeko Traineru Txapelketaren sei edizioetatik bostetan atera da garaile, soilik 2017. Urtean Hondarribiaren aurrean amore eman behar izan zuelarik. Aurten, zierbenak lehenengo largoan utzi zuen lehia erabakita, ziabogara hamar segundutako alderakin heldu zelarik eta amaierararte abantailari eutsi ziolarik.

Partehartze eskasa izan zuen lehiak, soilik bost traineru uretaratu zirelarik legution, gizonezkoen maila nagusian. Hoietatik, Eusko Label ligan aritzen diren hirurek osatu zuten podioa: zierbena garaile 21 minutu eta 13 segundutan bete zuelarik 6.000 metrotako ibilbidea, Donostiarra bigarren 10 segundutara eta Isuntza hirugarren 28 segundutara helmugaratu zirelarik. Atzetik, Arkote eta Deusto, hurrenez hurren.

Emakumezkoetan, Donostiarrako trainerua txapelduna izan zen, distantzia handira Orio bigarren eta Deusto hirugarren. 4.000 metrotako ibilbideari ekin bezain pronto hartu zuten lehiaketaren lidergoa Donostiarrako arraunlariek, Orio bigarren postuan heldu zelarik, haiekiko distantzia murriztea ezinezkoa izan zitzaielarik. Tolosaldeak brontzea galdu zuen hamar segundutako zigorra jaso zuelako eta beraz Deustu izan zen hirugarren.

Honakoa izan zen Legution lehiatutako Euskadiko Distantzia Luzeko Traineru Txapelketaren sailkapena:

GIZONEZKOAK

1.- Zierbena 21’13’’90
2.- Kaiarriba 21’23’’40
3.- Isuntza 21’41’’99
4.- Arkote 22’02’’38
5.- Deustu 22’09’’40

EMAKUMEZKOAK

1.- Kaiarriba 16’08’’16
2.- Orio 16’12’’79
3.- Deustu 16’41’’04
4.- Tolosaldea 16’4
5.- Isuntza 17’28’’66

Castro Urdialesen, Santurtzi garaile

Legurioko lehiaketen izan zen asistentzia eskasaren (soilik zazpi klubetako hamar traineruk hartu zuten parte emakumezko zein gizonezkoak kontutan hartuta) arrazoietariko bat Castri Urdialesen Jeitsiera izan zen, ACTko traineru batzuk bertara lehiatzera joatea erabaki zutelako. Hoietariko bat Santurtzi izan zen, zeinak garaipena lortu zuen, Urdaibai eta Pedreñaren aurretik. Soterak 24 segundu atera zizkion Bou Bizkaia traineruari eta minutu bat eta sei segundu Pedreñari. Atzetik, Isuntza eta Kaiku helmugaratu ziren.