ARRAUNA

ETE eta KAE ligetako jardunaldia jokatu zen asteburuan

by | 2021/06/29

Argazkiak: liga-arc.com

Tolosaldea, Kaiku eta Busturialdea izan ziren irabazleak Pasaian eta Elantxoben jokatu ziren estropadetan

 

Pasaiako estropada badia barruko eremuan jokatu zen, normalean erabili ohi dena baino motzagoa. Emakumezkoek hiru luze eta bi ziaboga egin behar zituzten eta gizonezkoek sei luze eta bost ziaboga.

Pasaiako proba 11.20an hasi zen ETE Ligako estropadarekin, non lehen txandan Castro, Lapurdi eta Zarautz irten ziren, bigarrenean Lutxana, Isuntza, Zumaia eta Ondarroa eta hirugarrenean San Juan, Hibaika, Tolosaldea eta Deustu.

Tolosaldeak denboraldiko bigarren garaipena lortu zuen Pasaiako IX. Ikurrina bereganatuz eta horri esker ETE Ligako lehen postuan kokatu da berriz ere 32 punturekin. Deustu bigarren izan zen lau segundora eta atzetik, Hibaika hirugarren sailkatu zen, San Juan laugarren eta Zumaia bosgarren.

ETE LIGA PASAIAKO SAILKAPENA

1º TOLOSALDEA A.T. 11:02.47  

2º DEUSTU 11:06.97        

3º HIBAIKA  11:10.34      

4º SAN JUAN 11:16.73        

5º ZUMAIA 11:21.64

6º ISUNTZA 11:37.82

7º ONDARROA 11:39.30  

8º LUTXANA A.E. 11:54.75

9º ZARAUTZ 11:56.28      

10º LAPURDI 12:05.76        

11º CASTRO  12:09.97    

Ondoren, 12.00etatik aurrera, KAE1 Ligako estropadaren txanda izan zen: lehen txandan Lapurdi, Castro eta Astillero irten ziren, bigarrenean Orio B, Camargo eta Zumaia,  hirugarrenean Deustu, Arkote eta San Juan eta azkenekoan Pedreña, Kaiku, Getaria eta San Pedro.

Bertan, Kaiku izan zen azkarrena, Sestaokoek 1.92 segundo atera zizkiotelarik Libia-ri, eta sailkapen nagusian bigarrenak dira, San Pedro baino bi puntu gutxiagorekin. Hirugarren sailkatua Deustu izan zen, laugarren izan ziren Pasaiakoak, bosgarren Getaria eta seigarren Zumaia.

KAE1 PASAIAKO ESTROPADAREN SAILKAPENA

1º KAIKU  20:21.28

2º SAN PEDRO 20:23.19

3º DEUSTU 20:30.60     

4º SAN JUAN 20:30.78   

5º GETARIA 20:31.84

6º ZUMAIA 20:33.74 

7º ARKOTE URIBE KOSTA 20:36.66

8º SDR PEDREÑA 20:36.75

9º CASTRO 20:40.42        

10º ORIO-ORIALKI 20:53.33       

11º CAMARGO 20:57.89     

12º ASTILLERO 21:06.36   

13º LAPURDI 21:06.48   

ETE eta KAE1 Ligako ontziek Donibane Lohizunen izango dute hurrengo hitzordua datorren larunbat arratsaldean, emakumezkoak 16.30etan hasita eta gizonezkoak 17.30etatik aurrera.

Azkenik, KAE2 Ligak Elantxoben izan zuen hitzordua igandean 12.00etan, bertan jokatu baitzen XXXIII. Elantxobeko Traineru Estropada. Lehen txandan Trintxerpe, Santoña eta Hibaika irten ziren, bigarrenean Deustu, Mutriku eta Busturialdea eta hirugarrenean Zarautz B, Donostiarra B, Portugalete eta Hondarribia B.

Oso baldintza zailetan jokatutako estropadan garaipena Busturialdea etxeko traineruarentzat izan zen 21:41.45eko denborarekin. Bizkaitarrek sekulako aldeak atera zizkieten bigarren izandako Mutrikuri (20 segundo) eta hirugarren amaitu zuen Portugaleteri (33 segundo). KAE2 Ligako hurrengo jardunaldia, datorren larunbatean Mutrikun izango dute 17.00etatik aurrera.

KAE2 ELANTXOBEKO SAILKAPENA

1º BUSTURIALDEA 21:41,45      

2º MUTRIKU 22:01,75        

3º PORTUGALETE 22:14,25        

4º DONOSTIARRA 22:25,23    7

5º DEUSTO-BILBAO B 22:31,60 

6º HIBAIKA 22:32,94 

7º ZARAUTZ 22:41,94      

8º HONDARRIBIA 22:47,66

9º IRC SANTOÑA 23:02,49 

10º ILLUNBE 23:16,64