MENDI LASTERKETAK

Eneko Llanos eta Enara Oronoz garaile Aiarako Mendi Duatloian

2021/10/12

Aiarako Mendi Duatloiko 9. edizioa ospatu zen pasa den larunbatean Arespalditzan, 100 kirolari baino gehiagok hartu zutelarik parte Iñaki Isasi taldeak antolatutako proban, eguraldia lagun.

Lasterketak hiru zati zituen: lehenik eta behin, 6,18 kilometro egin zituzten korrika, 192 metroko desnibelarekin. Gero, beste 15,3 kilometroko ibilbidea txirrindulaz, kasu horretan 334 metroko desnibela gaindituta, eta azkenik, 1,5 kilometroko lasterketa , 56 metroko desnibelarekin.

16:15ean Arespalditzako herrigunetik atera zen lasterketa eta azkenean Eneko Llanos eta Enara Oronoz izan ziren helmugaratzen azkarrena.

Gizonezkoetan, Eneko Llanos Nurguera nagusitu zen,  ordubete eta hemeretzi minututan osatu zuelarik zirkuitua. Atzetik, estu jarraitu zion Iñaki Isasik. Aiararrak 14 segundo beranduago gurutzatu zuen helmuga, bigarren postuan. Josu Urrestarazuk osatu zuen podiuma, 1:21 denborarekin.

Emakumezkoetan berriz, Ciclos Yurrebaso taldeko Enara Oronoz izan zen azkarrena, ibilbidea 1:39ko denboran osatuta. Bigarren Monica Carrascosa izan zen 1:53:44ko denborarekin eta hirugarren Ainara Pequeño (1:54:57).

Errelebokako proban azkenik, Iñaki Carro eta Koldo Etxebarria osatutako bikotea izan zen garailea, orotara 23 bikotek hartu zutelarik parte lasterketan.

SAILKAPENAK

Gizonezkoak

1 ENEKO LLANOS BURGUERA 1:19:05

2 IÑAKI ISASI FLORES AIARAMENDIKORRIKALARIAK 1:19:19

3 JOSU URRESTARAZU GARCIA 1:21:31

4 ENEKO GURRUTXAGA UGARTE GALARREGI‐GALDARATZ 1:22:15

5 ALEXANDER ORDEÑANA ETXEBARRIA BASABIKES 1:22:43

Emakumezkoak

1 ENARA ORONOZ CICLOS YURREBASO 1:39:56

2 MONICA CARRASCOSA GARCIA SESTAO TRIATLOIA TALDEA 1:53:44

3 AINARA PEQUEÑO URANGA ZTT 1:54:57

4 AINHOA USANDIZAGA ZUBIAURRE 1:59:02 54

5 ZURIÑE FRUTOS GUTIERREZ 2:10:38

Erreleboka

1 IÑAKI / KOLDO CARRO MEABE / ETXEBARRIA GOMEZ 1:17:49

2  JOSU / IBAI GALVEZ CALERO / ORMAETXEA EZPELETA GAIKAR TEAM 1:20:17

3 PEIO / EKAIN ALDAMA ALBENIZ / USATEGUI MUGURUZA 1:23:23

4 JOSEBA / UNAI AGUIRRE LANDA / UNZAGA 1:24:38

5 ANDER / NATXO URRUELA GUILLEN / DIAZ URKITZA ALDAPA CYCLE STORE 1:28:38

Gasteiz Hiria Herri Lasterketa azaroaren 1-ean

Gasteiz Hiria Herri Lasterketa azaroaren 1-ean

LASTERKETAK/GASTEIZ HIRIA   Dato kaletik eta 10 kilometroko ibilbidearekin azaroaren 1ean, goizeko 11:00etan ospatuko da XVI. aldiz Gasteiz Hiria herri lasterketa. Euskara eta kirola uztartzeko helburua duen lasterketa honetan izena emateko   [gallery...

III Burdin Hesia mendi lasterketa eta mendi martxa izugarrizko giroan

III Burdin Hesia mendi lasterketa eta mendi martxa izugarrizko giroan

LASTERKETAK   Joan den igandean, maiatzak 24ean  ospatu zen III Burdin hesia mendi lasterketa eta lehen  mendi martxa Bilbotik Laudiora. 25 kilometrotako ibilbidea izan zuen lasterketak Bizkaia frontoitik abiatu zen goizeko 9,30etan eta 200 korrikalarik hartu...