FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Eibar-Athletic, igandean

by | 2020/09/23

Igandean jokatuko da Eibar-Athletic partida, irailaren 27an, Ipuruan, arratsaldeko 14:00etan.

V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioari hasiera emango dio partida honek.

GOL telebista kateak eskainiko du partida zuzenean.

Hasiera batean ostiralean jokatzeko bazen ere, azkenean igandera aldatu behar izan dute V. Euskal Herria Txapelako lehen partidaren eguna. Izan ere, Ligak eta Espainiako Futbol Federazioak gatazka dute futbol partidak ostiraletan eta astelehenetan jokatu ahal izateko.

Auzi honetan, Ligak behin behineko neurriak eskatu zituen ostiraletan eta astelehenetan neurketak jokatu ahal izateko, baina Madrilgo 2 zenbakidun epaitegiak atzera bota du Ligaren eskaera asteazken honetan, eta gaur bertan jakinarazi du Ligak dataren aldaketa.

Oraingoz, eta urriaren 6ra arte gutxienez, ezingo da partidarik jokatu ostiraletan eta astelehenetan, data horretan elkartuko baitira Liga eta Federazioa Merkataritzako auzitegian, bakoitzak bere argudioak azaltzeko. Ondoren, erabakia hartuko da.

Eibar-Athletic

2019/20 edizioan, Eibarrek eta Athleticek berdindu egin zuten Ipuruan, 2020.06.17an, Eibar 2 – 2 Athletic emaitzarekin, aurretik, San Mamesen ere berdindu ondoren, 2019.12.14an, Athletic 0 – 0 Eibar emaitzarekin. Talde bien aurtengo emaitzak ikusteko ditugu orain baina. Eta aldez aurretik ezin esan bietako zein den faborito, lehiaketa hasi besterik ez du egingo egun horretan.

V. Euskal Herria Txapela 2020/21

Denboraldi honetan ere bost talde arituko dira Euskal Herria Txapela eskuratzeko lehian: Alaves, Atheltic, Eibar, Osasuna eta Reala.

Euskal Herria Txapelaren garaileak

Orain arteko palmaresean, Euskal Herria Txapela bana eskuratu dute Athleticek, Eibarrek eta Realak, 2016/17 edizioa txapeldunik gabe gelditu zelarik, Atheltic-Alaves arteko finala bertan behera gelditu baitzen, epailearen erabakiz.

Covid-19 pandemiaren eragina

2019/20 edizioa berezia izan da, Covid-10 epidemiarekin markatuta, 2020ko martxoan lehiaketa eten eta geroko partida guztiak ateak itxita jokatu baitira.

2020/21 edizioa ere parametro horietan abiatuko da. Batetik La Ligako taldeek ordezko estadioak aukeratu behar izan dituzte, erkidegoren bat konfinatzen badute etxeko partidak jokatu ahal izateko. Eta bestetik ez da baztertzen partidak ikusleekin jokatzen hastea. Gauzak horrela, ezin esan txapelketa normala izango denik. Futbolaren ikuspegi bat nagusitzen ari da, lehiaketen jarraipena bermatu nahi da futbol profesionalean, eta tartean, publikorik gabe, partidak ikustekotan, telebistan ikusi behar.

V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren informazioa

Webgune honetako informazioaz gain,GARA eta BERRIA egunkariek argitaratu egiten dituzte beren orrietan Euskal Herria Txapelaren sailkapenak. Wikipedia sareko entziklopediak, bere aldetik baditu Euskal Herria Txapelaren gaineko orriak, eta edizio guztien informazio eguneratua eskaitzen du, Txapelaren historia osoa bertan bilduta.

V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren Sailkapena eta Egutegia

TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA168440103
2OSASUNA13834186
3ALAVES98233410
4ATHLETIC7814368
5EIBAR6813489

NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2020.09.27Eibar1 - 2Athletic
2020.10.04Alaves1 - 0Athletic
2020.10.18Eibar0 - 0Osasuna
2020.10.24Osasuna1 - 0Athletic
2020.12.06
Alaves0 - 0Reala
2020.12.13
Reala1 - 1Eibar
2020.12.23
Alaves2 - 1Eibar
2020.12.31
Athletic0 - 1Reala
2020.12.31
Osasuna1 - 1Alaves
2021.01.03
Reala1 - 1Osasuna
2021.02.07
Osasuna2 - 1Eibar
2021.02.21
Reala4 - 0Alaves
2021.02.28
Alaves0 - 1Osasuna
2021.03.21
Athletic1 - 1Eibar
2021.04.07
Reala1 - 1Athletic
2021.04.10
Athletic0 - 0Alaves
2021.04.26
Eibar0 - 1Reala
2021.05.01
Eibar3 - 0Alaves
2021.05.08
Athletic2 - 2Osasuna
2021.05.23
Osasuna0 - 1Reala
Reala 0-1 Osasuna

Reala 0-1 Osasuna

VIII. Euskal Herria Txapelaren zortzigarren partida izan da. Hurrengoa, Osasuna-Alaves, martxoaren 3ko asteburuan.

2019/20

IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA1685121611
2OSASUNA148422139
3ALAVES1284041012
4ATHLETIC118323108
5EIBAR38035514
NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic0 - 0Eibar
2019.12.22Osasuna3 - 4Reala
2020.02.07Alaves2 - 1Eibar
2020.02.09Reala2 - 1Athletic
2020.02.16 Athletic0 - 1Osasuna
2020.03.10 Eibar1 - 2Reala
2020.02.23 Alaves2 - 1Athletic
2020.06.14 Reala1 - 1Osasuna
2020.06.17Eibar2 - 2Athletic
2020.06.18Alaves2 - 0Reala
2020.06.24Alaves0- 1Osasuna
2020.07.02Eibar0 - 2Osasuna