FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA

Eibar 0-3 Osasuna, X. Euskal Herria Kopan

2020/09/26

Argazkia: ehkirola.eus

Eibar 0-3 Osasuna


FITXA TEKNIKOA:


EIBAR:
Eider, Carla, Uxue I, Puyi, Napo, Gantxe, Hono, Mar, Kuki, Campos eta Thembi


OSASUNA:
Maitane, Miriam, Garazi, Josune, Mai Garde, Ane, Patricia, Iara, Paloma, Lorena eta Maria.


GOLAK:
0-1: Patrizia Zugastik.
0-2: Maria Gonzalezek.
0-3: Lorena Herrerak.


BESTELAKOAK
x. Euskal Herria Kopako 3/4 postuak erabakitzeko partida. Sailkapenean, beraz, 3. postuan amaitu du Osasunak, eta, 4.ean, Eibar. Ateak itxita jokatu da.

Eibar 0-3 Osasuna

 

Osasunak eskuratu du X. Euskal Herria Kopa 2020 edizioaren hirugarren postua, Fanderia futbol zelaian Eibar garaituta. Lehen gola partidaren 25. minutuan sartu du Osasunako Patrizia Zugastik. Bigarren eta hirugarren golak bigarren zatiko azken aldean izan da.

Dagoeneko ezagutzen ditugu X.Euskal Herria Kopako hirugarren eta laugarren postuak. Osasunaren alde makurtu da markagailua, hiru goleko aldearekin, Eibar lehen mailako taldea izanik ere.

Finala jokatzea besterik ez da falta X. Euskal Herria Kopako txapelketa borobiltzeko. Bihar,  igandean jokatuko da, 16:00etatik aurrera, Urritxen (Amorebieta-Etxano). ETB1ek emango du finala zuzenean.

DATA
TALDEAEMAITZATALDEAKRONIKA
[FINALERDIA]
2020.09.23
18:00 ZUBIETA
Reala
2-0Osasunaehkirola.eus
[FINALERDIA]
2020.09.23
18:30 LEZAMA
Athletic4-0Eibarehkirola.eus
[3/4 POSTUA]
2020.09.26
15:30 ERRENTERIA
Eibar0-3Osasunaehkirola.eus
[FINALA]
2020.09.27
16:00 AMOREBIETA-ETXANO
Athletic0-0 (7-8 p.)Realaehkirola.eus

 

ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: IX. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: X. Euskal Herria Kopa

Wikipedia: Euskal Herria Kopa

Mulier FCN 0-1 Alaves

Mulier FCN 0-1 Alaves

IX.Euskal Herria Koparen final-laurdenetan Alaves nagusitu da Osabidea (Gares) zelaian jokatutako kanporaketan. Finalerdietan Realaren aurka jokatuko du, Arrasaten.
.

San Ignacio – Eibar, maiatzaren 12an

San Ignacio – Eibar, maiatzaren 12an

IX.Euskal Herria Koparen final-laurdenak jokatuko dituzte San Ingacio – Eibar teldeek, San Ignacioko Udal Kiroldegian, maiatzaren 12an, eguerdiko 12:00etan. Sarrerak doan izango dira

Añorga 0 (+5p) – 0 (+6p) Eibar

Añorga 0 (+5p) – 0 (+6p) Eibar

Eibar nagusitu da penaltietan, jokua 0-0 amaitu ondoren. Final-laurdenetan, San Ignacio-Eibar: maiatza 12~ igandea ~ 12:00 ~ San Ignacioko Udal Kiroldegia

Share This