FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Eibar 0-2 Osasuna

by | 2020/07/03

Argazkia: @sdeibar

Eibar 0-2 Osasuna


FITXA TEKNIKOA:


EIBAR: Dmitrovic, Correa (Inui, 73. min), Paulo Oliveira, Bigas, Cote, Pedro Leon (Mari, 85. min), Cristoforo (Pape Diop, 59. min), Edu Exposito, De Blasis, Charles (Sergi Enrich, 59. min) eta Kike Garcia (Quique Gonzalez, 84. min).

OSASUNA: Sergio Herrera, Nacho Vidal, Aridane, David Garcia, Lato, Roberto Torres, Moncayola (Iñigo Perez, 88. min), Oier, Ruben Garcia (Brasanac, 77. min), Arnaiz (Kike Barja, min. 77) eta Enric Gallego (Cardona, 52. min).


GOLAK:
0-1:
Ruben Garciak (6. min).
0-2: Ruben Garciak (74. min).


EPAILEA:
Munuera Montero. Txartel horiak Eibarreko Roberri eta Osasunako Gallegori..


BESTELAKOAK:
IV.Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren hogeigarren eta azken jardunaldia. Ateak itxita jokatu da, publikorik gabe.

Argazki gehiago:

Osasuna garaile

Osasuna irabazi du gaurko norgehiagoka. Hiru puntu gehiagorekin bigarren postua eskuratu du, hau da, IV. Euskal Herria Txapelaren finala jokatzeko txartela. 

Osasunak hobeto jokatu du eta golak sartu ditu gainera. Behar zituen puntuak eskuratu ditu. Eibar, aldiz, azken postuan gelditu da, aurtengo txapelketan partida bat ere irabazi gabe, ihasko Euskal Herria Txapela irabazi ondoren.

Lehenengo bueltan berdindu egin zuten, abuztuaren 2an Sadarren jokatutako norgehiagoka. Osasuna 0-0 Eibar  izan zan orduko markagailua. Gaurkoan buelta eman dio Osasunak.

Sailkapena

Gaurko partidarekin amaitu da IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 sailkapen liga. Hogei partida jokatu dira Espainiako Lehen Mailako Futboleko Ligan ari diren euskal taldeen artean, eta sailkapenean lehenengo bi postuetan amaitu duten bi taldeen artean jokatuko da orain finala. Reala eta Osasunaren arten egongo da irabazlea, jokatzeko data eta tokia oraindik zehaztu gabe badago ere.

Esan behar da futbol profesionalaren denboraldiaren amaiera jota ibili dela une batean Covid-19 pandemiaren eraginpean, eta azkenean larri eta publikorik gabe jokatu bada ere, oraindik gauza asko ondo lotu gabe gelditzen dira hurrengo denboraldiari begira. La liga ere oraindik ez da amaitu. Jaitsiera postuak oraindik zehazteke dauge… Inkognita asko gelditu dira pandemia, kirola, futbol profesionala, klubak eta guztien arteko interesen antolaketan. Denborarekin argitzen joango dira horiek guztiak eta aurrera egiteko aukera izango dugu, zalantzarik gabe.


TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA1685121611
2OSASUNA148422139
3ALAVES1284041012
4ATHLETIC118323108
5EIBAR38035514

IV. Euskal Herria Txapelaren lehen buelta amaitu zenean Athletic zegoen sailkapenaren buruan. Realarekin batera biak ageri ziren nagusi. Bigarren bueltarekin kolorea nabarmen aldatu eta Reala nagusi izan da lehen postuan, eta lehia izan da bigarren posturako azken partidako emaitza ezagutu arte. Athleticen lekua Alavesek hartu zuen eta azken partidan, hain zuen, Osasunak eskuratu du bigarren postua.

 

Reala lehena, Osasuna bigarrena

Reala lehena, Osasuna bigarrena

IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren partida guztiak jokatuta, Reala eta Osasuna dira lehen postuetan: bien artean jokatuko da finala

Eibar-Osasuna, ostegunean

Eibar-Osasuna, ostegunean

IV. Euskal Herria Txapelaren sailkapen faseko azken partida izango da. Ateak itxita jokatuko da, publikorik gabe

Azken partida jokatu arte

Azken partida jokatu arte

Partida bat falta delarik, oraindik ez dakigu Alaves ala Osasuna zein izango den bigarren finalista. Osasunak puntu bat eskuratu beharko luke bigarren postua eskuratzeko

Sailkapena ~ Emaitzak ~ Egutegia

2019/20

IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic0 - 0Eibar
2019.12.22Osasuna3 - 4Reala
2020.02.07Alaves2 - 1Eibar
2020.02.09Reala2 - 1Athletic
2020.02.16 Athletic0 - 1Osasuna
2020.03.10 Eibar1 - 2Reala
2020.02.23 Alaves2 - 1Athletic
2020.06.14 Reala1 - 1Osasuna
2020.06.17Eibar2 - 2Athletic
2020.06.18Alaves2 - 0Reala
2020.06.24Alaves0- 1Osasuna
2020.07.02Eibar0 - 2Osasuna