FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Eibar 0-0 Osasuna

by | 2020/10/18

Argazkia: @caosasuna_eus

Eibar 0-0 Osasuna


FITXA TEKNIKOA:


EIBAR: Dmtrovic, Arbilla, Burgos, Oliveira, Rodrigues, Pozo, Alvarez, Atienza, Inui (Gil, 69. min), Kike Garcia (Gonzalez, 90. min) eta Muto (Enrich, 56. min).


OSASUNA: Herrera, Roncaglia, Aridane, GarcIa, Perez, Barja (Vidal, 66. min), Oier, Moncayola, Ruben, Calleri (Jony, 32. min) eta Gallego.


GOLAK:
0-0


EPAILEA:
David Medié Jiménez. Txartel horia atera die Eibarreko Miguel Angel Atienzari (1. min) eta Arbillari (62. min), eta Osasunako Kike Barjari (26. min) eta Jon Moncayolari (40. eta 88. min) -rena CA Osasuna..


BESTELAKOAK:
V.Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hirugarren partida. Ateak itxita jokatu da, publikorik gabe.

Eibar 0-0 Osasuna

Berdinketarekin, ez dugu irabazlerik izan V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hirugarren partida. Puntu bana eraman dute Eibarrek eta Osasunak, Ipuruako norgehiagokan.

Borrokatu egin dute talde biek. Baina ez dute azkenean asmatu gola sartzeko orduak. Aukerak bai, izan dituzte, eta horretan bakoitzak egingo du bere balorazioa, markagailua, baina ez da ez batera ez bestera mugitu. Eta horretan talde biak izan dira erantzule.

Gaurko partida ere ateak itxita jokatu da, publikorik gabe. Oraingoz partida guztiak horrela jokatuko direla ematen du, harmailetako ikuslerik gabe. Ezin esan giro egokiena denik X. Euskal Herria Txapela jokatzeko, baina lehiaketak aurrera darrai.

Sailkapenean, hiru partida jokatuta, Alaves dugu buruan, Athleticen aurretik, biak hiru punturekin. Gainerakoak, Eibar eta Osasuna puntu banarekin. Realak oraingoz partida bat ere jokatu gabe dago.

V. Euskal Herria Txapelaren hurrengo partida, edizio honen hirugarrena, hauxe izango da:

Osasuna-Athletic, urriaren 24an jokatuko da, larunbatarekin, 13:00etan hasita, Sadarren.

2020/21

V. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

 TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA9523072
2OSASUNA9523053
3ALAVES8522146
4ATHLETIC3410324
5EIBAR2502347
NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2020.09.27Eibar1 - 2Athletic
2020.10.04Alaves1 - 0Athletic
2020.10.18Eibar0 - 0Osasuna
2020.10.24Osasuna1 - 0Athletic
2020.12.06
Alaves0 - 0Reala
2020.12.13
Reala1 - 1Eibar
2020.12.23
Alaves2 - 1Eibar
2020.12.31
Athletic0 - 1Reala
2020.12.31
Osasuna1 - 1Alaves
2021.01.03
Reala1 - 1Osasuna
2021.02.07
Osasuna2 - 1Eibar
2021.02.21Reala4 - 0Alaves
2021.02.28Alaves-Osasuna
2021.03.21Athletic-Eibar
2021.04.04Reala-Athletic
2021.04.11Athletic-Alaves
2021.04.25Eibar-Reala
2021.05.02Eibar-Alaves
2021.05.09Athletic-Osasuna
2021.05.23Osasuna-Reala
Alaves – Reala, abenduaren 6an

Alaves – Reala, abenduaren 6an

Gaueko 21:00etan hasiko da, Mendizorrotza futbol zelaian. V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren bosgarren partida izango da

Osasuna 1-0 Athletic

Osasuna 1-0 Athletic

Garaipenarekin ospatu du Osasunak bere 100. urteurrena, V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren laugarren partidan. Alaves-Reala izango da hurrengoa, abenduaren 6ko jardunaldian.

Osasuna-Athletic, larunbatean

Osasuna-Athletic, larunbatean

Larunbatean jokatuko da Osasuna-Athletic norbehiagoka. Ordua aldatu egin da baina: 18:30etan hasiko da partida, Sadar futbol zelaian.

Share This