MENDI LASTERKETAK

Bueltan da Hiru Haundiak mendi proba

2021/09/30

Argazkiak: hiruhaundiak.com

Pandemiak proba entzutetsu hau gogor kolpatu zuen eta aurreko edizioak bertan behera utzi behar izan zituzten antolatzaileek, baina oraingoan, hiru urteren ostean, bueltan da “Hiru Handiak”, XXII. edizioarekin.

Horren karira, Hiru Haundiak mendi probaren aurtengo edizioa aurkezteko prentsaurrekoa eman zuten pasa den asteazkenean antolakuntzako kideek zein babeeleen hainbat ordezkarik eta bertan aditzera eman zutenez, Urriaren 9an egingo den probaren dortsalak agortu egin dira dagoeneko.

Gorbeia, Anboto eta Aizkorri mendien gailurrak zeharkatuko dituen proban mila kirolarik hartuko dute parte (araudiak baimentzen duen kopuru maximoa, alegia), eta gainera Mont Blanc-eko ultrafondoko lasterketarako sailkatzeko baliogarria izango da.

Mendiko erresistentzia handiko proba da Hiru Haundiak, etapa bakar batean egiten dena, 24 orduko mugarekin eta 101,6 kilometrotara iristen dena, 5.126 metroko desnibel positibo metatuarekin.

Probaren bideo-laburpen hunkigarri baten emanaldiaren ondoren, Eduardo Martinezek, probaren zuzendariak, Manuel Iradier Sociedad Excursionista elkartearekin batera egindako lan handia azpimarratu nahi izan zuen, ekitaldiaren funtsari eta nortasun-ezaugarriari eusten jarraitzeko.

Emandakoaren datuen arabera, parte hartzaileen %94a Euskal Herrikoak dira, eta gainerakoak –28 ordezkari– Madril, Leon, Lleida eta A Coruñatik etorriko dira. Emakumeen parte-hartzea handitu egin dela azpimarratu zuten ere, kopuru osoaren %10a gainditzeraino.

Ekitaldia Fernando Casi Leon Manuel Iradier Txangolari Elkarteko presidenteak itxi egin zuen. Proba, testuinguru historikoan kokatu ondoren, bere esker ona adierazi zien boluntarioei, Hiru Haundiak aurrera eramateko funtsezko laguntza baitira.

Hiru Handiak mendi-lasterketa

Hiru Haundiak mendiko iraupen-lasterketa erreferentea da Euskal Herrian, Sociedad Excursionista Manuel Iradierren eskutik antolatuta 1987. urtetik, estatu mailan proba aitzindaria delarik.

Euskal medietako gailur nabarmenenak bateratzen ditu ibilbide berdinean: Gorbea (Araba) 1481m, Anboto (Bizkaia) 1331m eta Aizkorri (Gipuzkoa) 1523m. Gailur bakoitza erkidegoko probintzia bati dagokio eta bakoitza parke natural batean kokatuta dago. Ibilbidea 101km dira, 10.000m baino gehiagoko desnibelarekin eta 24 ordu gehienez erronka betetzeko.

10 urtetan zehar, 1987tik 1996ra, proba urtero antolatu izan da eta hortik aurrera, bi urtetan behin: 1998, 2000, 2002, 2004, 2006, 2008, 2010… 2020. Urtetik aurrera alabaina, lasterketa berriro urtero antolatzeko erabakia hartu zen.

2000, 2002 eta 2004. urteetan, ibilaldiarekin batera, hiru etapatan banatuta zegoen lasterketa bat ospatu egin zen. 2006. urteko edizioan, ibilaldia eta lasteketa bateratu egin ziren, partaide denak modu berean parte hartuz, gutxieneko denborarik gabe eta 24 orduko gehienezko denborarekin.

XVIII. Gasteiz Hiria Herri Lasterketa-2017

XVIII. Gasteiz Hiria Herri Lasterketa-2017

LASTERKETAK/GASTEIZ HIRIA   Igande honetan, urriak 5, jokatuko da Gasteizen XVIII. Gasteiz Hiria Herri Lasterketa, urtetik urtera antolatu ohi dugun herri lasterketa, kirola ere Euskal Herriaren gure nortasunarekin uztartuta bizitzeko eta sustatzeko ildoan. Ohi...

Gasteiz Hiria Herri Lasterketa azaroaren 1-ean

Gasteiz Hiria Herri Lasterketa azaroaren 1-ean

LASTERKETAK/GASTEIZ HIRIA   Dato kaletik eta 10 kilometroko ibilbidearekin azaroaren 1ean, goizeko 11:00etan ospatuko da XVI. aldiz Gasteiz Hiria herri lasterketa. Euskara eta kirola uztartzeko helburua duen lasterketa honetan izena emateko   [gallery...

III Burdin Hesia mendi lasterketa eta mendi martxa izugarrizko giroan

III Burdin Hesia mendi lasterketa eta mendi martxa izugarrizko giroan

LASTERKETAK   Joan den igandean, maiatzak 24ean  ospatu zen III Burdin hesia mendi lasterketa eta lehen  mendi martxa Bilbotik Laudiora. 25 kilometrotako ibilbidea izan zuen lasterketak Bizkaia frontoitik abiatu zen goizeko 9,30etan eta 200 korrikalarik hartu...