FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA

Bizkerre – San Ignacio, maiatzaren 5ean

2019/04/30

BizkerreSan Ignacio partidarekin jokatuko da IX. Euskal Herria Kopa 2019 ko 3.Multzoko kanporaketa. Bolua 1 (Getxo) zelaian jokatuko da Bizkaiko bi talde hauen arteko norgehiagoka, maiatzaren 5ean, igandearekin, arratsaldeko 16:00etan.

IX.EHKopako 3.Multzoan dira Getxoko Bizkerre eta Bilboko San Ignacio taldeak. Hartara, partidaren irabazlea zuzenean pasako da 2.fasera eta beste multzo bateko sailkatuaren aurka jokatuko ditu Kopako final-laurdenetan.

Euskal Herriko futbol talderik onenak ari dira 2019ko IX. Euskal Herria Kopa lehiaketan: Gipuzkoatik, Real Sociedad, Oiartzun, Añorga eta Eibar; Bizkaitik, Athletic Club, San Inazio eta Bizkerre; Arabatik, Alaves; Nafarroa Garaitik, Mulier eta Berriozar; eta Lapurditik, Baionako Aviron eta Angeluko Genets.

Lau multzo antolatu dira lehen kanporaketen leihaketarako.   

1. MULTZOA
2. MULTZOA
3. MULTZOA
4. MULTZOA
FINALERDIETAN
Eibar
Aviron
Bizkerre
Mulier
Athletic
Oiartzun
Genets
S.Ignacio
Berriozar
Reala
Añorga
Alaves
~
~
~

Partida bakarreko elkarren arteko sailkapeak jokatuta, multzo bakoitzeko sailkatuen artean final-laurdenak jokatuko dira, eta hauetan sailktutakoek Reala eta Athleticen aurka jokatu beharko dituzte final-erdiak.

Lehen faseko partidak apirila eta maiatzan jokatuko dira. Final-erdiak, ekainaren 8 eta 9an, eta finala, abuztuan, Azpeitian, Lagun Onak taldeko Garmendipe zelaian.

IX. Euskal Herria Koparekin batera, Euskal Herria Kirolak sari bat zozketatuko du jokalarien artean, Parisen 2019an jokatuko den Munduko Emakumezko Futbolaren finalera joateko, bi pertsonentzako bidaia, hotela eta finalerako bi sarrerekin.

 

  → ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa

→ Wikipedia: Euskal Herria Kopa

EMAITZAK 2019

IX. EUSKAL HERRIA KOPA

1. FASEATALDEAEMAITZATALDEAKRONIKA
[4. multzoa]
2019.04.26
Mulier
4 - 1Berriozarehkirola.eus
[1. multzoa]
2019.05.01
Oiartzun0 - 3Añorgaehkirola.eus
[1. mulzoa]
2019.05.07
Usurbil
Añorga0 - 0
Penaltietan
5 - 6
Eibarehkirola.eus
[2. multzoa]
2019.05.01
Angelu
Genets
1 - 4Aviron
ehkirola.eus
[2. multzoa]
2019.05.05
Amurrio
Alaves
10 - 0Avironehkirola.eus
[3. multzoa]
2019.05.05
Getxo
Bizkerre
2 - 2
Penaltietan
1 - 4
San Ignacioehkirola.eus
2. FASEA
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2019.05.12
San Ignacio
San Ignacio0 - 1Eibarehkirola.eus
2019.05.12
Gares
Mulier0 - 1Alavesehkirola.eus
FINALERDIAK
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
Arrasate
2019.05.28
Reala1 - 0Alavesehkirola.eus
Galdakao
2019.05.29
Athletic Club1 -1
Penaltietan
4 - 3
Eibarehkirola.eus
FINALA
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
Azpeitia
2019.08.24
Reala3 - 0Athleticehkirola.eus
Athletic-Eibar, maiatzaren 29an

Athletic-Eibar, maiatzaren 29an

IX.Euskal Herria Koparen bigarren finalerdia, Athletic-Eibar, maiatzaren 29an jokatuko da, Galdakaon, 19:30etan. Sarrerak 7€. CD Galdakaoko bazkideek eta 14 urte artekoek, DOAN

Reala-Alaves, maiatzaren 28an

Reala-Alaves, maiatzaren 28an

IX.Euskal Herria Koparen lenen finalerdia, Reala-Alaves, maiatzaren 28an jokatuko da, Arrasaten, 19:30etan. Sarrerak 7€. Mondragon CFko bazkideek eta 14 urte artekoek, DOAN

San Ignacio 0-1 Eibar

San Ignacio 0-1 Eibar

IX.Euskal Herria Koparen final-laurdenetan Eibar nagusitu da Udal Kiroldegia (San Ignacio) zelaian jokatutako kanporaketan. Finalerdietan Athleticen aurka jokatuko du, Galdakaon