FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA

Bizkerre 2 (+1p) – 2 (+4p) San Ignacio

2019/05/06

Penaltietan (1-4) nagusitu da San Ignacio IX.Euskal Herria Kopako 4.multzoko kanporaketan, 90 minutuen ostean markagailuak 2-2 markatzen zuenean. Lehia bizia izan dugu zelaian, bigarren zatian batez ere. Atsedenaldira 0-0 berdinketara joan dira jokalariak aldageletara. Eta bigarren zatian etorri dira golak: 51.min. 0-1; 65.min. 1-1, Clarak; 76.min. 2-1, Clarak; 90.min. 2-2. Penalti jaurtiketan, arestian esan bezala, emaitzak San Ignacio aldera egin du.

 

Bizkerre 2 (+1p)- 2 (+4p) San Ignacio

 

Bigarren fasera pasako da San Ignacio beraz. Final-laurdenetan jokatuko du 1.multzoko 2. kanporaketa Añorga-Eibar partidako irabazlearen aurka.

Horko irabazleak finalerdian Athletic izango du aurkari. Finalerdi hau Galdakaon jokatuko da, maiatzaren 26an.  

Beste aldetik, Alaves-Mulier arteko partidaren irabazleak finalerdian Realaren aurka jokatuko du, Arrasaten, maiatzaren 26an, igandea, 12:00etan. Finalerdia hau ETBk emango du zuzenean. 

Euskal Herriko futbol talderik onenak ari dira 2019ko IX. Euskal Herria Kopa honetan: Gipuzkoatik, Real Sociedad, Oiartzun, Añorga eta Eibar; Bizkaitik, Athletic Club, San Inazio eta Bizkerre; Arabatik, Alaves; Nafarroa Garaitik, Mulier eta Berriozar; eta Lapurditik, Baionako Aviron eta Angeluko Genets.

Lau multzo antolatu dira lehen kanporaketen leihaketarako.    

1. MULTZOA
2. MULTZOA
3. MULTZOA
4. MULTZOA
FINALERDIETAN
Eibar
Aviron
Bizkerre
Mulier
Athletic
Oiartzun
Genets
S.Ignacio
Berriozar
Reala
Añorga
Alaves
~
~
~

Partida bakarreko elkarren arteko sailkapeak jokatuta, multzo bakoitzeko sailkatuen artean final-laurdenak jokatuko dira, eta hauetan sailktutakoek Reala eta Athleticen aurka jokatu beharko dituzte final-erdiak.

Lehen eta bigarren faseko partidak apirila eta maiatzean jokatuko dira. Final-erdiak, maiatzaren 26an, eta finala, abuztuan, Azpeitian, Lagun Onak taldeko Garmendipe zelaian.

IX. Euskal Herria Koparekin batera, Euskal Herria Kirolak sari bat zozketatuko du jokalarien artean, Parisen 2019an jokatuko den Munduko Emakumezko Futbolaren finalera joateko, bi pertsonentzako bidaia, hotela eta finalerako bi sarrerekin.

 

→ ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa

 

→ Wikipedia: Euskal Herria Kopa

EMAITZAK 2019

IX. EUSKAL HERRIA KOPA

1. FASEATALDEAEMAITZATALDEAKRONIKA
[4. multzoa]
2019.04.26
Mulier
4 - 1Berriozarehkirola.eus
[1. multzoa]
2019.05.01
Oiartzun0 - 3Añorgaehkirola.eus
[1. mulzoa]
2019.05.07
Usurbil
Añorga0 - 0
Penaltietan
5 - 6
Eibarehkirola.eus
[2. multzoa]
2019.05.01
Angelu
Genets
1 - 4Aviron
ehkirola.eus
[2. multzoa]
2019.05.05
Amurrio
Alaves
10 - 0Avironehkirola.eus
[3. multzoa]
2019.05.05
Getxo
Bizkerre
2 - 2
Penaltietan
1 - 4
San Ignacioehkirola.eus
2. FASEA
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2019.05.12
San Ignacio
San Ignacio0 - 1Eibarehkirola.eus
2019.05.12
Gares
Mulier0 - 1Alavesehkirola.eus
FINALERDIAK
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
Arrasate
2019.05.28
Reala1 - 0Alavesehkirola.eus
Galdakao
2019.05.29
Athletic Club1 -1
Penaltietan
4 - 3
Eibarehkirola.eus
FINALA
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
Azpeitia
2019.08.24
Reala3 - 0Athleticehkirola.eus
Penaltietan… Reala txapeldun!

Penaltietan… Reala txapeldun!

Markagailuan Athletic 0-0 Reala amaituta, Realak penaltietan eskuratu du X. Euskal Herria Kopa 2020. Nerea Eizagirrek eraman du jokalari onenaren saria