HERRI KIROLAK

Bizkaiko Herri Kirol Ligako finala Arratzun

by | 2019/12/26

Argazkiak: egursport.com

Bizkaiko Herri Kirol Ligako finala lehiatu da Arratzun pasa den astelehenean, abenduak 23, 19:30tatik aurrera.

 

Lasuen Herri Kirol Taldea (Bermeo) eta Piratak Herri Kirol Taldea (Arratzu) izan ziren aurrez aurre eta modalidade ezberdinetan lehiatu ziren: Lokotxak, Zaku eramateak, Lasto altxatzeak, Ingudea, Trontza, Aizkora, Txingak eta Harrikasotze lanak.

Froga bakoitzaren xehetasunak eta denborak honakoak izan dira:

Trontza: 10 ebaki.-45 segundu. Piratak HKTaldeak 6 minutu eta 34 segundu behar izan ditu lanak amaitzeko eta Lasuen HKTk 6 minutu ta bi segundu.
Txinga erutean: 10 untza. Gizonak (50-35k) eta Neskak (25-20k). Lasuen 2 minutu eta 30 segundu eta Piratak 2 minutu eta 28 segundu.
Lokotz biltzea: 25-1,25m. Piratak HKT 3 minutu eta 5 segundu eta Lasuen 3 minutu eta 12 segundu.
Aizkora: 2 ebaki-Gizonak 54´´-Neskak 45´´. Piratak taldekoek 6 minutu eta 9 segundutan bete dute lana eta Lasuenek 7 minutu eta 10 segundutan.
Harrijasotzea: 12 jasoaldi. Gizonak (100-75k) eta Neskak (50-40k). Piratak 1minutu bat eta 9 segundu eta Lasuen minutu bat eta 7 segundutan.
Lasto altxatzea: 12 jasoaldi. Gizonak 6 metro (45-35k) eta Neskak 5 metro (30-25k). Piratak minutu bat eta 13 segundutan eta Lasuen minutu bat eta bi segundu.
Ingudea: 50 jasoaldi. Gizonak (18-14k) eta Neskak (10k). Piratak taldeak 49 segundutan amaitu du lana eta Lasuen taldekoek denbora berdina behar izan dute.
Zaku eramatea: 240 metro. Gizonak (80k) eta Neskak (40k). Piratak minutu bat eta 24 segundu eta Lasuen minutu bat eta 17 segundu.

Azkenean, Arratzuko Piratak Herri kirol Taldea nagusitu zen, orotara 22 minutu eta 51 segunduko denbora eginda, aldiz Bermeoko Piratak Herri Kirol Taldeak bere lanak 23 minutu eta 9 segundutan amaitu zituelarik.

Urteko azken egunotan, herri kirolak oso presente egon dira Euskal herriko hainbat tokitan. Larunbatean bilbon, Santo Tomas egunean Bizkaiko Aizkolari Txapelketa Nagusia jokatu zen eta igandean Mungian, 12tan hasita, Bizkaiko Goma Gaineko Sokatira Txapelketa Finala lehiatu zen.

Gaur bertan ere, Zestoako urteroko ospakizunei segida emanez, pentatloia izango da. Frontoian, pilota partiduak bukatzen direnean, bi bikoteren arteko neurketa izango da. Harri jasotzen, aizkoran, txinga eroaten, trontzan eta korrika ariko dira nor baino nor. Bikoteetako bat Luis Txapartegi eta Jagoba Otaegik osatuko dute, eta, bestea, Xabier Orbegozo Arria V.a eta Xabier Zalduak.