EUSKAL PILOTA

Bizkaia Txapelketako lehenengo jardunaldia jokatu da

2021/01/13

Argazkiak: bizkaia.eus

Pasa den ostiralean hasi zen emakumeen esku-pilotako Bizkaia Txapelketako hirugarren ekitaldia Bilbon, arratsaldeko zazpiretan. Aurtengo edizioan, hamabi pilotarik bikoteka jokatuko dute hiruko bi taldetan, eta talde bakoitzeko irabazleak aurrez aurre izango dira finalean, eta bigarrenek hirugarren eta laugarren postuak jokatuko dituzte.

A taldeko bikoteak honako hauek dira: Amaia Aldai – Oihana Orbegozo, Miren Larrarte – Gentzane Aldai eta Leire Garai- Maite Ruiz de Larramendi. Bestalde, B taldea osatzen duten bikoteak honako hauek dira: Iera Agirre- Arrate Bergara, Olatz Arrizabalaga- Naroa Agirre eta Ainhoa Ruiz de Infante- Olatz Ruiz de Larramendi.

Finalistak ligaxka eran erabakiko dira beraz baina ligaxka hain laburra izanda (bikote bakoitzak bi norgehiagoka jokatzen ditu soilik) ez dago huts egiteko aukerarik eta gainera bikoteek ez dute apenas denborarik elkar moldatzeko. Partidu bat galdu ezkero finalerako txartela urruti geratzen da eta beraz ia-ia kanporaketa bat lez jokatzen dituzte lehia hauek pilotariek.

Aurreneko jardunaldi honetan, Olatz Arrizabalagak eta Naroa Agirrek 22-13 irabazi zioten Ainhoa Ruiz de Infante-Olatz Ruiz de Larramendi bikoteari. Bikote irabazlea ongi aritu zen uneoro, eta partidaren hasieratik ideiak argi zituztela jokatu zuten. Aurkariek kolpe gehiago zutela jakinda, atzealdean seguro aritu ziren eta gero txokoan tantoak amaitzen asmatu zuten. Naroa Agirre gazteak tenple haundiarekin jokatu zuen partidan zehar eta etorkizun oparoa duela erakutsi zuen.

Bigarren norgehiagokan, Leire Garai eta Maite Ruiz de Larramendik osatzen duten bikotea nagusitu zitzaien Amaia Aldai eta Oihana Orbegozori, partida orekatu batean (22-18).

Lehenengo jardunaldiko emaitzak:

A Multzoa

  1. Aldai – O. Orbegozo 18
  2. Garai – M. Ruiz de Larramendi 22

B Multzoa

  1. Ruiz de Infante – O. Ruiz de Larramendi 13
  2. Arrizabalaga – N. Agirre 22

Bigarren jardunaldia datorren ostiralean, urtarrilak 15, jokatuko da Bizkaia frontoian, honako partidak egongo direlarik:

-Larrarte – G.Alday vs Garai – M. Ruiz de Larramendi

-I.Agirre-Bergara vs Ruiz de Infante – O. Ruiz de Larramendi

Hirugarren jardunaldian, urtarrilaren 22an, ostirala, 19:00etan, bi partida hauek jokatuko dira: Olatz Arrizabalaga- Naroa Agirre eta Iera Agirre- Arrate Bergara; Amaia Aldai – Oihana Orbegozo eta Miren Larrarte – Gentzane Aldai.

Laugarren jardunaldian, urtarrilaren 31n, igandea, 12:00etan, hirugarren eta laugarren postuak jokatuko dira, eta ondoren, finala.

Fusto-Urrutia, Txapeldunak

Fusto-Urrutia, Txapeldunak

Hirugarrenez jarraian jantzi dute txapela, finalean Necol-Gordon bikoteari 3-2 irabazita (7-10, 10-6, 6-10, 10-6 eta 6-10)

Share This