EUSKAL PILOTA

Bizkaia Torneoaren lehen jardunaldia jokatu da

2021/03/29

Argazkiak: Innpala

Iragan larunbatean hasi zen Bizkaia pilotalekuan Bizkaia Torneoa Nazioarteko Opena 2021, aurreneko jardunaldian bi norgehiagoka lehiatu zirelarik: Fusto -Del Rio vs. Ibarguren -Urrutia eta Gaubeka -Gordon vs. Necol -Cambos.

Guztira 6 bikotek parte hartuko dute txapelketan, Innpala koadroko 10 pilotarik eta afizionatuen arteko 2 gonbidatuk, Roman Maldonado (Argentina) eta Valentin Cambosek (Lapurdi): Necol-Cambos, Maldonado-Ibai Perez, Fusto-Del Rio, Gaubeka-Gordon, Ibarguren-Urrutia eta Garate-Ibargaray.

Larunbateko aurreneko partiduan, Fusto eta Del Riok 3-1 (10-5,6-10,10-4,10-9) irabazi zieten  Ibarguren eta Urrutiari. Norgehiagoka honetan aritu ziren palistek ez zuten bere mailarik onena eman baina Urrutia behintzat nahiko ondo aritu zen, bera izan zelarik kantxa gainean onena, nahiz eta garaipena eskuratzeko balio ez zitzaion.

Bigarren lehian berriz, Gaubeka-Gordon bikotea 3-2 nagusitu zen Necol eta Cambosen aurrean (3-10,10-8,10-4,7-10,10-7). Aurrelarien arteko lehia polita eta orekatua izan zen baina atzealdean pilotakada eder batzuk kenduta behar baino hutsegite gehiago izan ziren. Partiduaren gakoa debutaría zen Valentin Cambos baionarrak sakez egindako hutsegiteetan egon zen. Hala ere, partidu ona jokatu zuen eta atzealdean ondo defendatu zen uneoro.

Martxoak 27ko emaitzak

Fusto-Del Rio 3 / Ibarguren-Urrutia 1

Gaubeka-Gordon  3 / Necol-Cambos 2

Hurrengo jardunaldiak:

Apirilak 3, 17:00, Bizkaia Frontoia

Necol-Cambos vs. Ibarguren-Urrutia

Gaubeka-Gordon vs. Maldonado Ibai Perez

Apirilak 9, 18:30 Bizkaia Frontoia

Ibarguren-Urrutia vs. Maldonado-Ibai Perez

Gaubeka-Gordon vs. Garate-Ibargaray

Bizkaia Torneoa

3 fase izango ditu txapelketak:

a) Sailkapen Liga: Guztiak guztien aurka joan-etorrian.
b) Finalerdiak: 1. bikote sailkatua sailkapen Ligan 4. bikotearen kontra eta 2. sailkatua 3. sailkatuaren kontra.
d) Finala: Bi finalerdietako irabazleak nor baino nor.

Partida guztiak 5 jokorik onenean jokatuko dira. Bikote bakoitzak lortzen dituen joku adina puntu lortuko ditu. Jokuak 10 tantora izango dira (azken txapelketetan ohikoa izaten ari den eran partidak Bizkaia Frontoiaren Facebook-eko orriaren bidez emango dira).

Guztira 13 jardunaldi izango dira eta hasierako ligaxka amaitzen denean, ekainaren 12an finarlerdiak lehiatuko dira, finalaren txanda astebete beranduago izango delarik.