EUSKAL PILOTA

Bizkaia Torneoaren finala zehaztu da

2021/06/14

Argazkiak: Innpala

Pasa den larunbatean, ekainaren 12an, arratsaldeko 17:00tan, Bizkaia pilotalekuan Palako Bizkaia Torneoaren bi finalerdiak jokatu ziren honako norgehiagokak izan zirelarik: FUSTO-DEL RIO vs NECOL-A.MALDONADO eta R.MALDONADO-IBAI PEREZ vs GAUBEKA-GORDON.

Lehenengo partiduan, Fusto eta Del Rio faborito argiak ziren sailkapen-liga ona jokatu ostean eta ez zuten hutsik egin, 3-1 irabazi ziotelarik Necol-A.Maldonado bikoteari. Hala ere, aurreneko jokoa galdu egin zuten Necolen hasiera bikaina medio. Bikote faboritoa ez zuen txapelketan emandako maila berdina eman baina azkenean partiduari buelta eman eta finalerako sailkatu ziren (Asier Del Riorentzat bere lehenengo final profesionala).

Arratsaldeko bigarren norgehiagoka parekatuagoa espero zen, izan ere sailkapen-ligaxkan elkarren aukako lehietan bikote bakoitzak garaipen bana zuen. Aurrelari argentinarra eta Armintzako oilarraren arteko lehia aurrean eta atzean, Ikerren joa Ibairen irmotasunaren aurka.

Azkenean, Gaubeka eta Gordonek 3-2 irabazi zieten R.Maldonado eta Ibai Perezi, ziurrenik txapelketa osoko partidarik ederrenean. Bi bikoteek maila izugarria erakutsi zuten eta 95 minutuko lehia ikusgarria jokatu zuten, tartean 874 pilotakada eman zirelarik. Lau palistak bikain aritu ziren eta edonoren alde eror zitekeen garaipena, azkenean Gaubeka eta Gordon finalera sailkatu zirelarik.

Finalerdien emaitzak:

Ekainak 6,18:30, Bizkaia Frontoia

Maldonado-Ibai Perez 2 Gaubeka-Gordon 3

Fusto-Del Río 3 Necol-A.maldonado 1

Hurrengo jardunaldia:

Ekainak 19,17h, Bizkaia Frontoia

Hirugarren eta laugarren postuak zehazteko lehia

R.Maldonado-Ibai Perez vs Necol-A.Maldonado

Finala

Gaubeka-Gordon vs Fusto-Del Rio

Bizkaia Torneoa

3 fase izango ditu txapelketak:

a) Sailkapen Liga: Guztiak guztien aurka joan-etorrian.
b) Finalerdiak: 1. bikote sailkatua sailkapen Ligan 4. bikotearen kontra eta 2. sailkatua 3. sailkatuaren kontra.
d) Finala: Bi finalerdietako irabazleak nor baino nor.

Partida guztiak 5 jokorik onenean jokatuko dira. Bikote bakoitzak lortzen dituen joku adina puntu lortuko ditu. Jokuak 10 tantora izango dira (azken txapelketetan ohikoa izaten ari den eran partidak Bizkaia Frontoiaren Facebook-eko orriaren bidez emango dira).

Guztira 13 jardunaldi izango dira eta hasierako ligaxka amaitzen denean, ekainaren 12an finarlerdiak lehiatuko dira, finalaren txanda astebete beranduago izango delarik.