EUSKAL PILOTA

Bizkaia Torneoaren bosgarren jardunaldia jokatu da

2021/04/26

Argazkiak: Innpala

Pasa den ostiralean jokatu zen Bizkaia Pala Torneoaren bosgarren jardunaldia, arratsaldeko 18:30ean hasita, bertan bi lehia izan zirelarik: Maldonado – Ibai Perez vs. Garate – D.Ruiz eta Gaubeka-Gordon  vs. Fusto-Del Rio.

Aurreneko partiduan, Maldonado-Ibai Perez bikoak 3-0 (10-6,10-4,10-5) irabazi zen Garate eta Ruizi. Maldonado eta Ibairen laugarren garaipena izan zen honakoa, oso bikote sendoa direla erakutsi dute eta ondorioz sailkapenaren lidergoan daude. Garate eta David Ruizek aldiz, kontrako egoeran daude, izan ere jokatutako lehia guztietan porrota jaso dute. Garate denbora asko eman du geldirik eta hori nabaritzen zaio eta Ruiz sestaotarra oso gaztea da eta modalidadeari egokitzeko oraindik denbora falta zaio.

Bigarren partiduan berriz, Fusto eta Del Riok 3-0 (2-10,5-10,3-10) ere irabazi zioten Gaubeka-Gordon bikoteari. Fusto zein Del Riok partida bikaina jokatu zuten, Lezamako atzelariak sakearekin primeran asmatu zuen eta horrek Fustori gauzak erraztu zizkion.  Aurrelari argentinarrak pilota ugari sartu zituen horma parean eta min asko egin zien aurkariei. Gaubeka eta Gordonek ez zuten bere egunik disdiratsuena izan eta garaipena eskuratzeko aukerarik ez zuten izan.

Asteburuko emaitzak:

Gaubeka-Gordon 0 Fusto-Del Rio 3

Maldonado-Ibai Perez 3 Garate-D.Ruiz 0

SAILKAPENA:

Maldonado-Ibai Perez, jokatutako partidak 4, irabazitako jokoak  12, galdutako jokoak 2: 12 puntu

Fusto-Del Rio, jokatutako partidak 4, irabazitako jokoak  11, galdutako jokoak 5: 11 puntu

Gaubeka-Gordon, jokatutako partidak 5, irabazitako jokoak  11, galdutako jokoak 10: 11 puntu

Necol-Cambos, jokatutako partidak 4, irabazitako jokoak  8, galdutako jokoak 8: 8 puntu

Ibarguren-Urrutia, jokatutako partidak 4, irabazitako jokoak  3, galdutako jokoak 12: 3 puntu

Garate-Ibargaray jokatutako partidak 3, irabazitako jokoak  1, galdutako jokoak 9: 1 puntu

Hurrengo jardunaldiak:

Apirilaren 30ean, 18:30h, Bizkaia frontoia

Ibarguren-Urrutia vs. Garate-Ibargaray

Maldonado-Ibai Perez vs Fusto-Del Rio

Maiatzaren 1ean, 17:00h, Zallan

Necol-Cambos vs. Garate-Ibargaray

Fusto-Del Rio vs. Ibarguren-Urrutia

Bizkaia Torneoa

3 fase izango ditu txapelketak:

a) Sailkapen Liga: Guztiak guztien aurka joan-etorrian.
b) Finalerdiak: 1. bikote sailkatua sailkapen Ligan 4. bikotearen kontra eta 2. sailkatua 3. sailkatuaren kontra.
d) Finala: Bi finalerdietako irabazleak nor baino nor.

Partida guztiak 5 jokorik onenean jokatuko dira. Bikote bakoitzak lortzen dituen joku adina puntu lortuko ditu. Jokuak 10 tantora izango dira (azken txapelketetan ohikoa izaten ari den eran partidak Bizkaia Frontoiaren Facebook-eko orriaren bidez emango dira).

Guztira 13 jardunaldi izango dira eta hasierako ligaxka amaitzen denean, ekainaren 12an finarlerdiak lehiatuko dira, finalaren txanda astebete beranduago izango delarik.