EUSKAL PILOTA

Bizkaia Torneoaren bederatzigarren jardunaldia jokatu da

2021/05/24

Argazkiak: Innpala

Asteburu honetan Bizkaia Torneoa Nazioarteko Openeko jardunaldi bikoitza jokatu zen: ostiralean, Maldonado-Ibai Perez vs. Fusto-Del Rio eta Gaubeka-Gordon vs. Ibarguren-Urrutia eta larunbatean berriz, Necol-A.Maldonado vs. Ibarguren-Urrutia eta Gaubeka-Gordon vs. Garate-D.Ruiz.

Bederatzigarren jardunaldiko lau partida hauek Bizkaia Frontoiko Facebook orriko profilean zuzenean ikusteko aukera egon zen, ostiralean 18:30etatik aurrera eta larunbatean 17:00etatik aurrera.

Ostiraleko aurreneko partidan, Ibarguren-Urrutia bikoak 3-1 irabazi zien Gaubeka eta Gordoni. Merezitako garaipena izan zen, bikote indartsu baten aurrean partida haundia jokatu baitzuten Beñat eta Iñakik.

Bigarren partiduan, Fusto eta Del Riok haien lidergoa sendotu zuten Maldonado eta Ibai Pérez 3-1 irabazita. Txapelketa osoan izandako lehiarik ederrenetarikoa izan zen, iraun zuen 75 minututan oso tanto piloteatuak eta ederrak ikusi zirelarik.

Larunbateko lehenengo norgehiagokan, Gaubeka-Gordon bikotea 3-1 nagusitu zen Garate-Ruizen aurka. Irabazleek jaun eta jabe izan ziren partida osoan zehar eta galtzaileek aldiz, behartu gabeko hutsegite larregi egin zituzten.

Bigarren lehian, Ibarguren eta Urrutiak garaipena eskuratu zuten Necol-A.Maldonadoren contra (3-1). Lortutako puntu hauekin garaileek finalerdietara sailkatzeko aukerak bizirik mantentzen dituzte.  

Asteburuko emaitzak:

Maiatzak 21,18:30, Bizkaia Frontoia

Maldonado-Ibai PerezFusto-Del Rio 3

Gaubeka-GordonIbarguren-Urrutia 3

Maiatzak 22,17:00, Bizkaia frontoia

Necol-A.Maldonado 1 Ibarguren-Urrutia 3

Gaubeka-Gordon 3 Garate-D.Ruiz 1

SAILKAPENA:

Fusto-Del Rio, jokatutako partidak 8, irabazitako jokoak  20, galdutako jokoak 11: 20 puntu

Gaubeka-Gordon, jokatutako partidak 8, irabazitako jokoak  18, galdutako jokoak 14: 18 puntu

R. Maldonado-Ibai Perez, jokatutako partidak 8, irabazitako jokoak  16, galdutako jokoak 11: 16 puntu

Necol-A. Maldonado, jokatutako partidak 8, irabazitako jokoak  16, galdutako jokoak 19: 16 puntu

Ibarguren-Urrutia, jokatutako partidak 8, irabazitako jokoak  15, galdutako jokoak 15: 15 puntu

Garate-D.Ruiz jokatutako partidak 8, irabazitako jokoak  8, galdutako jokoak 23: 8 puntu

Hurrengo jardunaldiak:

Maiatzak 28, 18:30, Bizkaia Frontoia

R.Maldonado-Ibai Perez vs. Necol-A.Maldonado

Fusto-Del Río vs. Garate-D.Ruíz

Maiatzak 29,18:00, Armintza

Ibarguren-Urrutia vs. Garate-D.Ruiz

Gaubeka-Gordon vs Fusto-Del Rio

Bizkaia Torneoa

3 fase izango ditu txapelketak:

a) Sailkapen Liga: Guztiak guztien aurka joan-etorrian.
b) Finalerdiak: 1. bikote sailkatua sailkapen Ligan 4. bikotearen kontra eta 2. sailkatua 3. sailkatuaren kontra.
d) Finala: Bi finalerdietako irabazleak nor baino nor.

Partida guztiak 5 jokorik onenean jokatuko dira. Bikote bakoitzak lortzen dituen joku adina puntu lortuko ditu. Jokuak 10 tantora izango dira (azken txapelketetan ohikoa izaten ari den eran partidak Bizkaia Frontoiaren Facebook-eko orriaren bidez emango dira).

Guztira 13 jardunaldi izango dira eta hasierako ligaxka amaitzen denean, ekainaren 12an finarlerdiak lehiatuko dira, finalaren txanda astebete beranduago izango delarik.

Erkiaga eta Zabala, txapeldun

Erkiaga eta Zabala, txapeldun

Aritz Erkiagak eta Jon Zabalak bi setetan gainditu dituzte Iñaki Osa Goikoetxea eta Aimar Aldazabal (7-15 eta 12-15)