Errugbia

[Bideoa] Etxeko Elkarrizketak: Amaiur Mayo (15’26”)

by | 2020/05/07

Elkarrizketa osorik (15:26) 

“Poliki poliki helduko diogu mailari, baina agian bidaia batzuetan autobusean lo egin beharko badugu ere”

Ilusioa eta indarra adierazten du Amaiur Mayok (Eibar, 1990), Eibarko errugbi taldeko kapitainak. Asko garatu da errugiba Eibarren Ramon Telleriak herrira ekarri zueneteik. Emakumezkoen taldea osatu ezinik eta batzuetan jokalari gutxiagorekin aritu behar izatetik, batez ere bost urtetatik hona, entrenatzaile eta staff tekniko berriarekin, aurrera pauso handiak eman dituzte. Lehen postuan zihoazen Ohorezko B mailean, txapelketa bertan behera geratu zenean. Ez dute bitarteko ekonomiko larregirik. Bi babesle nagusi dituzte: Avia eta Guridi Rugby taberna, baina «ez gara kexatzen, pozik gaude», dio.

Federazioak hasieran mailaz igotzeko postuetarako play-off jokatzea erabaki zuen, baina azkenean hori aldatu eta gizonekoen txapelketetarako ezarria zuten irizpidea ontzat eman zuen emakumezkoen kasuan ere. Hartara, sailkapenean lehenak zihoazenez, ohorezko A mailara igo dute Eibar Rugby Taldeak.

Pozik eta itxaropentsu agertzen da Amaiur Mayo, taldeko kapitaina. Badaki kirol ikuspegitik exijentzia maila asko handituko dela, eta ekonomikoki ere erronka handi izango dela. Egungo egoera sozial eta ekonomikoak ez dirudi babesleentzat egokiena denik. Baina «poliki poliki helduko diogu mailari», eta ekonomikoki ere topatuko diotela irtenbidea ziurtzat du, «igual autobusean lo egin beharko dugu», dio irifartsu.

Euskal Selekzioan aritzea gustuko du. Jokalari ezberdinekin aritzeak asko ikasteko aukera ematen duela dio. Euskal Herriaren izenean aritzea pozgarria dela. Euskal Selekzioarekin nazioartean aritze polita litzatekeela, baina oraindik zaila ikusten duela. «Lan asko egin behar da», esaten du. Errugbian abian den Euskal Liga, oso proiektu interesgarritzat du, baina oraindik hastapenetan ikusten du. Zailtasunak ere ikusten dizkio: estatuetako ligetako egutegiekin ezkontzea, besteren artean.

Errugbia

#EBRC 1. jardunaldia: Hernani 19 – 33 Aviron

#EBRC 1. jardunaldia: Hernani 19 – 33 Aviron

Euskal Errugbi Ligako [EBRC] A Multzoko 1. jardunaldia: Hernani 19 – 33 Aviron. Hilaren 24an jokatuko da B Multzoko 1. jardunaldia: Ordizia-Anglet eta Bera Bera-Biarritz

Euro Basque Rugby Challenge 2019

Euro Basque Rugby Challenge 2019

Aviron Bayonnais, Biarritz Olympique-Pays Basque, Anglet, Hernani, Ordizia, Getxo eta Bera Bera artituko dira Euro Basque Rugby Challenge (EBRC) – Euskal Errugbi Ligako lehen edizioan