PADEL/EUSKAL SELEKZIOA

Beteranoen padel Euskal Selekzioa, Europako Txapelketan

2021/11/04

Argazkiak: Euskal Padel Federazioa

Beteranoen euskal selekzioek, gizonezkoenak zein emakumezkoenak, Portugalgo Vilamoura herrian jokatzen ari dira aste hasieratik Europako Beteranoen Txapelketaren bigarren edizioa, Federation of European Padelek (FEPA) antolatuta. Txapelketa datorren azaroaren 6an amaituko da, eta helburu nagusia padelaren sustapena eta zabalkundea Europan egitea da, azken urteotan kirol hau indar handia hartzen ari baita.

Euskal Herriarekin batera (Belen Alvarez da emakumezkoen hautatzailea eta Eduardo Simal gizonezkoena), bederatzi herrialdek jokatuko dute txapelketa: Hungaria, Polonia, Danimarka, Finlandia, Alemania, Austria, Norvegia, Suedia eta Portugal. Hamaika jokalarik osatzen dute emakumezkoen euskal selekzioa, eta gizonezkoetan berriz, 17 euskal jokalari joan dira Portugalera.

Lehen fasean euskal jokalariak Finlandia eta Alemaniarekin batera multzo batean arituko dira, eta gizonezkoetan Euskal Herriko selekzioak Hungaria eta Poloniarekin neurtuko ditu indarrak.

Honakoa da FEPAk denbora gutxian antolatutako Europako bigarren txapelketa garrantzitsua da, urrian Bilbon izan zen hautatuen txapelketaren ondoren. Euskal selekzioak zilarrezko domina lortu zuen, bai emakumezkoetan, bai gizonezkoetan.

EMAITZAK SELEKZIO NAZIONALAK

Emakumezkoen ligaxka

Finlandia 2 Euskal Herria 1

Euskal Herria 3 Alemania 0

Gizonezkoen ligaxka

Euskal Herria 5 Hungria 0

Euskal Herria 5 Polonia 0

Selekzio nazionalen arteko txapelketaz gain, bikotekako txapelketa ere lehiatzen ari da, Open mailan, euskal jokalariak dagoeneko finalaurdenetako partidak jokatzen ari direlarik, momentuz emaitza hauek eman direlarik:

EMAITZAK BIKOTEKAKO OPEN TXAPELKETA 

EMAKUMEZKOAK 1/4 FINAL

+50 urteko kategoria

Marta Aguirre & Ainhoa Ruiz vs. Maarit & Mari-Liis Parmas  4/6-6/4-6/3

+45 urteko kategoria

Ingela Pihl & Antonette 🇸🇪 vs. Amaia Martín & Belén Alvarez  (5)6/7-6/2-6/4

Aniko Kovacs & Monika Kendikné vs. Iratxe Landa & Susana Pipaón 6/2-6/3

+40 urteko kategoria

Laura Muñoz & Elisabet Iradi vs. Siobhán Murray & Barbara Hamill 6/0-6/1

Sofie Wergeland & Anna Stridh vs. Irantzu Gómez & Susana Garrós 6/2-6/2

GIZONEZKOAK 1/4 FINAL

+55 urteko kategoria

Johan & Stefan Eriksson Krüeger 🇸🇪 vs. Gabriel Ascarza & Alberto Garay ‘Txurto’ 7/6(6)-6/2

+50 urteko kategoria

Javier Hurtado de Mendoza & Juan Luis De la Caba vs. Fredrik Ho & Jan Fridén 🇸🇪 6/2-6/2

Jon García-Ariño & Eduardo Simal Paulo Marques & Pedro Falcäo 6/1-6/0

+45 urteko kategoria

Jordi Monreal & Alfredo García vs. Carlos Silva & Pedro Rovisco 🇵🇹 6/0-6/3

+40 urteko kategoria

Olli Marjamäki & Vilski 🇫 vs. Jacobo Arenaza & Ramón Roselló  6/3-6/4

Stefan Nilsson & Carl Bengtsson 🇸🇪 Alfonso ‘Pipi’ Ron & José Urdiain 6/1-5/7-6/0

+35 urteko kategoria

Gorka Fdez. Miranda & Mikel Ayerbe vs. Kim Olsson & Andre Schlyler 🇸🇪 6/4-7/5