FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA

[B MULTZOA] Oiartzun 0-2 Bizkerre

2021/08/22

Argazkia: @noskisky

Oiartzun 0-2 Bizkerre

Añorga – Bizkerre izango da Euskal Herria Kopako ‘B Multzoko’ finala

Gaur Lekuona futbol zelaian jokatutako finalerdian Bizkerre nagusituta finalera pasako da. Hartara, atzo jokatutako beste finalerdiaren emaitzarekin,  San Ignacio 0-2 Añorga, B multzoko finalean aurrez aurre izango ditugu Añorga eta Bizkerre. Finala Abuztuaren 29an jokatuko da, igandearekin, eguerdiko 12:00etan, Ibarra (Aretxabaleta, Gipuzkoa) futbol zelaian.

Bideoa: noski sky

 

• XI. Euskal Herria Kopa 2021 •

 

Bi multzo

Aurtengo edizioa bi multzotan jokatuko da. Bi multzo izango dira, bi lehiaketa paraleloen formatuan. Bi garaile izango ditugu beraz.

Halabeharrez jokatuko da horrela. Izan ere, Euskal Herria Kopan parte hartzen duten futbol talde guztiek ez dute maila bereko lehiaketetan jarduten. Eta 2021/2022 denboraldiko lehiaketak sasoi berean hasiko badira ere, joan zen denboraldia ez zuten denek batera amaitu. Hori dela eta, ezin izan da finalera iristeko egin ohi den kanporaketa sistema bakarra antolatu.

A multzoa

Lau talde arituko dira XI. Euskal Herria Kopa eskuratzeko lehian, denboraldi honetan Espainiako Lehen Mailako ligan (Liga Ellas) jokatuko duten Euskal Herriko lau taldeak hain zuzen: Real Sociedad (azken urteko txapelduna), Athletic, Eibar eta Alaves.

B multzoa

Talde honetan arituko dira Nafarroatik, Mutilvera (Mutilva); Arabatik, Aurrera de Vitoria (Gasteiz); Bizkaitik, San Ignacio (Bilbo) eta Bizkerre (Getxo); Gipuzkoatik, Añorga eta Oiartzun; eta Lapurditik, Angeluko Isatsak.

Publikoarekin jokatuko da

Iaz bezala, pandemiak baldintzatua jokatuko da XI. Euskal Herria Koparen 2021eko edizioa. Zaletuek zelaietara joateko aukera izango dute, agintariek zelai bakoitzean zelaiaren arabera ezartzen dituzten kopuruetan.

Egutegia

B MULTZOA

  • Abuztuak 14, larunbata, Mutiloabeiti (Nafarroa), 12:00 : MutilveraOiartzun.

  • Abuztuak 14, larunbata, Añorga (Gipuzkoa), 18:00 : AñorgaAngeluko Isatsak.

  • Abuztuak 14, larunbata, San Ignacio (Bilbo, Bizkaia), 18:00 : San IgnacioAurrera de Vitoria.

    [ Bizkerre, libre gelditu da lehen kanporaketan.]

  • Abuztuaren 21 eta 22an jokatuko dira bigarren kanporaketako partidak, oraindik erabakitzeke dauden dauden zelai eta orduetan.

  • Abuztuaren 29an jokatuko da finala

A MULTZOA

FINALERDIAK

  • Abuztuak 22, igandea, Loinaz (Beasain, Gipuzkoa), 12:00 : Real SociedadAlaves.

  • Abuztuak 22, igandea, Fadura (Getxo, Bizkaia), 12:00 : AthleticEibar.

3/4 POSTUAK

  • Abuztuak 28, larunbata, Azkoagain (Oñati, Gipuzkoa), 18:00 .

FINALA

  • Abuztuak 29, igandea, Asti (Zarautz, Gipuzkoa), 16:00. ETB1ek zuzenean emango du.

 

Realak irabazi zuen iazko X.Euskal Herria Kopa 2020

DATA
TALDEAEMAITZATALDEAKRONIKA
[FINALERDIA]
2021.08.22
12:00 LOINAZ
Reala
3-4Alavesehkirola.eus
[FINALERDIA]
2021.08.22
12:00 FADURA
Athletic4-0Eibarehkirola.eus
[3/4 POSTUA]
2021.08.28 18:00 OÑATI
Reala2-1Eibarehkirola.eus
[FINALA]
2021.08.29
16:00 ZARAUTZ
Athletic2-1Alavesehkirola.eus
DATA
TALDEAEMAITZATALDEAKRONIKA
2021.08.14 12:00
MUTILBEITI
Mutilvera
1-5Oiartzunehkirola.eus
2021.08.14 18:00
AÑORGA
Añorga9-0Angeluko Isatsakehkirola.eus
2021.08.14 18:00
SAN IGNACIO
San IgnacioØGasteizko Aurreraehkirola.eus
2021.08.21 18:00
San Ignacio
San Ignacio0-2Añorgaehkirola.eus
2021.08.22 12:00
Oiartzun
Oiartzun0-2Bizkerreehkirola.eus
FINALA
2021.08.29 12:00 ARETXABALETA
Bizkerre0-1Añorgaehkirola.eus

 

ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: IX. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: X. Euskal Herria Kopa

Wikipedia: Euskal Herria Kopa

Reala finalera, Gasteizko Aurrera 12-0 gainditu ondoren

Reala finalera, Gasteizko Aurrera 12-0 gainditu ondoren

FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA   > realsociedad.eus: Finalera Nesken taldeak Eukal Herriko Kopako finalerako txartela lortu zuen atzo Aurrera Vitoria 12-0 garaitu ostean. Partida Bergaran jokatu zen eta lehen unetik txuri-urdinek bere nagusitasuna erakutsi zusten....

Athletic lehen finalista

Athletic lehen finalista

FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA   Atzo, maiatzak 28, jokatu zen VII. EHE-ko koparen final erdian Athletic oso erraz nagusitu zen Oiartzunen aurka, 6-0 irabazi ondoren. Durangoko Tabiran jokatu zen partidan Ezkurdi taldeko neskatilak egin zuten  ohorezko sakea eta bi...

Gasteizko Aurrerak erraz gailendu du Angeluko Genets.

Gasteizko Aurrerak erraz gailendu du Angeluko Genets.

FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA   Apirilaren 9an, jokatu zen Gasteizko Aurrera- Genets partida Agurainen. 3-0 irabazi zuten arabarrak, partida osoan indartsuago ageriz. Aipatzeko ipaldekoen mailaren gorakada eta txapelketa honetan jokatzeko gogoa. Iñaki Beraza alkatea...

Share This