FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA

Azken partiden aurreko kanporaketak jokatuko dira bihar, X. EHKopako 2. fasean

2020/10/06

X. Euskal Herria Kopako bigarren fasea

 

San Ignacio-Alaves partida bertan behera gelditu da, baina hala ere, aurrera doa X. Euskal Herri Kopa.

Bihar, urriak 7, asteazkenarekin, honako partida hauek jokatuko dira:

Añorga-Berriozar, arratsaldeko 19:30etan, Añorgako futbol zelaian.

Aurrera-Mulier, arratsaldeko 19:30etan, Olaranben (Gasteiz).  

San Ignacio-Alaves bertan behera gelditu da Covid-19ak eragindako giro nahasian. Horren hutsunea betetzeko, Alavesek Bizkerren kontra jokatuko du Faduran (Getxo).

Partida guztiak ateak itxita jokatuko dira, osasun segurtasun protokoloa bermatzeko.

X. Euskal Herria Kopako 2. fase honetako egutegia betezen ari da, gora-beherekin, baina hala ere lehiaketak aurrera jarraituko du.

Lehen partida Genêts-Oiartzun bertan behera gelditu zen, eta gauza bera gertatu da orain San Ignacio-Alaves kanporaketarekin. Genêts eta San Ignacio kanpoan gelditu dira osasun protokoloak eta eragindako oztopoak gainditu ezinean. Aurredenboraldiko tartea ere estua da oraingo egoeran, baina parte hartzen ari garen guztion borondatea eta gogoa da Kopari eustea, bere esanahi eta asmoekin, urtez-urte jokatu ahal izateko, sasi guztien gainetik jokatu behar bada ere.

Orain arteko partida bakarrean, Osasunak Oiartzun garaitu zuen penaltietan. Beraz, biharko kanporaketak jokatuta beste bi partida geldituko dira 2. fase labur honi amaitzeko.

Bihar zelaietan ikusiko da, kanporaketen emaitzekin nola osatuko diren azken partidak.

X. Euskal Herria Kopako bigarren fase honen irabazleak sailkatu egingo dira datorren urteko XI. Euskal Herria Kopari begira. Oraindik ez dago 2021eko edizioaren formatoa finkatuta, baina, dena dela, kontutan hartuko dira oraingo emaitzak hurrengo edizioaren garapenean.

Euskal Herria Kopa  Euroeskualderen babespean jokatzen ari da. Euroeskualdea Akitania Berriak, Euskadik eta Nafarrroak osatzen dute. Euroeskualdeak helburu estrategiko du lurralde ezberdinetako kirol jarduerak sustatzea, eta txapelketa hau bere babespean egingo da.

1. TALDEA
2. TALDEA
3. TALDEA
3. TALDEA
Añorga
Alaves
Osasuna
Aurrera
Berriozar
San Ignacio
Oiartzun
Mulier
Genêts
DATA
TALDEAEMAITZATALDEAKRONIKA
3. taldea
2020.09.30 | 19:30
ANGELU
Genêts
BERTAN BEHERAOiartzun
3. taldea
2020.10.03 | 18:30
OIARTZUN
Oiartzun
2-2
(3-5 p.)
Osasunaehkirola.eus
2. taldea
2020.10.07 | 20:00
GETXO
Bizkerre
San Ignacio
0-5
Alavesehkirola.eus
1. taldea
2020.10.07 | 19:30
AÑORGA
Añorga
2-0
Berriozarehkirola.eus
4. taldea
2020.10.07 | 19:30
Olaranbe · GASTEIZ
Aurrera
5-2
Mulierehkirola.eus
2. - 3. taldeak
2020.10.10 | 13:00
Ibaia
GASTEIZ
Alaves
1-1
(5-3 p.)
Osasunaehkirola.eus
1. - 4. taldeak
2020.10.12 | 12:00
Rezola AÑORGA
Añorga
5-0
Aurreraehkirola.eus

 

ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: IX. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: X. Euskal Herria Kopa

Wikipedia: Euskal Herria Kopa