FUTBOLA / VII. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Athletic – Reala, larunbatean

by | 2023/04/11

Athletic – Reala

Larunbatean jokatuko da Athletic eta Realaren arteko partida, apirilaren 15ean, arratsaldeko 16:15ean hasita, San Mames fubol zelaian. VII. Euskal Herria Txapela 2022-23 edizioaren laugarren partida izango da.

Urtarrilaren 15ean jokatu zuten Reala – Athletic arteko lehen bueltako partida, eta orduko hartan Reala 3-1 nagusitu zen.

VII. Euskal Herria Txapela 2022/23

Aurtengo edizio honetan hiru talde ari dira Txapela eskuratzeko lehian: Athletic, Reala eta Osasuna. Izan ere, 2021-22 denboraldian, Alaves jaitsi egin zen Espainiako Ligako 2. mailara, eta Euskal Herria Txapela lehen mailan diharduten taldeen artean jokatzen da, ezinbestez. Hiru talde izanik, sei partida jokatuko dira finalerako sailkatzeko fasean. Larunbatekoa aurtengo laugarren norgehiagoka izan doa. Finala, lehenengo bien artean jokatuko da.

Sailkapena

Lehenengo buelta jokatuta Reala sendo ageri da buruan VII. Euskal Herria Txapelaren 2022/22 edizio honetako sailkapenean sei punturekin. Osasuna eta Athletic, aldiz, puntu bana eskuratu dute orain arte. Bigarren bueltari begira, eta hiru partida jokatzeke, dagoeneko Reala sailkatuta dago finalerako.

Realak etxean jokatu ditu bi partidak, eta biak irabazi dituenez, dagoeneko lortua du finalerako pasea. Dena dela, ikusi beharko da zer gertatzen den bigarren itzulian. Bai Osasunak eta bai Athleticek, biek ala biek aukera dute oraindik finalera iristeko, bai eta lehen postua eskuratzeko ere.

Hurrengo partidak

VII. Euskal Herria Txapela 2022/23 edizioaren hurrengo partidak, bigarren bueltako azkenak, alegia:

  • Osasuna – Reala. Apirilaren 30eko aseburuan jokatuko da, eguna eta ordua oraindik zehazteke dagoelarik.
  • Osasuna – Athletic. Maiatzaren 24ko aseburuan jokatuko da, eguna eta ordua oraindik zehazteke dagoelarik.

VI. Euskal Herria Txapela 2021/22

Athleticek irabazi zuen Euskal Herria Txapelaren azken edizioa, eta bera dugu Txapelaren jabea, aurtengo lehiaketa amaitu artean.

Webgune honetako artxiboetaz aparte, Euskal Herria Txapelako datu guztiak eskuragarri daude euskal wikipedian.

 

VII. Euskal Herria Txapela 2022/23

2022/23

VII. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

TALDEAPt.JIBGAGKG
REALA9430173
OSASUNA4411224
ATHLETIC4411235
NOIZTALDEA
EMAITZA
TALDEA
2022.12.31Reala
2 - 0
Osasuna
2023.01.09Athletic
0 - 0
Osasuna
2023.01.14Reala
3 - 1
Athletic
2023.04.16Ahletic
2 - 0
Reala
2023.04.30Osasuna
0 - 2
Reala
2023.05.25Osasuna
2 - 0
Athletic

Euskal Herria Txapela

Alaves 0-2 Osasuna

Alaves 0-2 Osasuna

VIII. Euskal Herria Txapelaren laugarren partida izan da. Hurrengoa, Osasuna-Reala, abenduaren 3ko asteburuan

Reala 3-0 Athletic

Reala 3-0 Athletic

VIII. Euskal Herria Txapelaren hirugarren partida izan da. Hurrengoa, Alaves-Osasuna, urriaren 1ean

Alaves 0-2 Athletic

Alaves 0-2 Athletic

VIII. Euskal Herria Txapelaren bigarren partida izan da. Hurrengoa, Reala-Athletic, irailaren 30ean