E-KIROLA/FUTBOLA

Athletic 1-2 Eibar

by | 2020/04/13

#Ibarrainkua|EIBAR nagusitu da #Malkortz|ATHLETICen kontra jokatutako finalean. Hamaika telebistak zuzenean eman du finala saio berezi batean

Etxealdian jokatzeko asmatutako Euskal Liga arrakastarekin izan du amaiera. Finala jendaurrean jokatu da gainera, publikoa birtuala izan bada ere. Azken batean joku birtuala jokalarien artean egiten dena, telebistaren jokalekuan ikusi izan dugu Aberri Eguneko programazio baten barruan, etxean egon beharretik Euskal Selekzioaren alde sortutako ekimena burutzeko modurik ezinhobean.

FIFA20 Euskal Liga txapelketan 150 jokalarik parte hartu izana azpimarratu dute ekimenaren antolatzaileek. Eta sare sozialetan ikusgarri izan da lehiaketako lehen fasetik Euskal Ligak sortutako interesa. Talde bakoitzaren ordezkaria izendatzeko kanporaketen ostean, azken fasera iristeko ligaxka izan dugu, gero finalerdiak eta amaierako finala.

Finalak gainera proiekzio berezia hartu du Hamaika telebistaren pantailetan jendaurrean jarrita programazio berezian. Lehendabizi emakumezko futbol partida izan dugu, Herbehereak 5 – 6 Amerikako Estatu Batuak, Euskal Ligako finalerdietan kanporatutako jokalarien eskutik. Ondoren Onintza Enbeita, Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin eta Oihana Bartra aritu dira bertsotan. Eta amaitzeko, amaiera: txapelketako finala.

Berritasuna ekarri du gure artera munduan zehar indar handiz hedatzen doan e-kirolen alorreko ekimenak. Etxetik ikusita, XXI. mendeak hartu dituen bideetatik eraman gaitu. Aurkezle lanetan ibili diren Beñat Zarrabeitiak eta Ane Urkirik azpimarratu dute berritasuna. Baita Game Erauntsia e-joko plataformak berak ere.

Aho zabalik jarraitu dugu emanaldia, gaudeneko non bizi garen ohartuta. Nora joango garen imaginatu nahiean baina. Birus batek behartutako etxealditik, hau da, orain arte zientzia fikzioan soilik imaginatzen genuen egoera honetan, Euskal Herrian, Euskal Selekzioak, euskaraz, kirolean eta elkarrekin bizi nahi dugun mundua bideratzkeo planak egiten, pentsatzen ezer ez dela berdin izango bizitza erdian nahi dugun XXI. mende honetako benetako munduan.

FIFA20 Euskal Liga honen arrakasta, azken batean, antolaketan ibili diren hiru eragileen arteko elkarlanean oinarritu da. Game Erauntsia plataforma, Gu Ere Bai! ekimena eta Hamaika Telebista aritu dira horretan. Gero partehartzaileak, bertsolariak, jarraitzaileak eta ikusleak batu gara ekimenean.

Behar bezala amaitu da, kirol legez. Sariak irabazlei, eta txaloak guztientzat.

Reala-Osasuna, otsailaren 10ean

Reala-Osasuna, otsailaren 10ean

VIII. Euskal Herria Txapelaren zortzigarren partida izango da. Hurrengoa, Osasuna-Alaves, martxoaren 3ko asteburuan jokatuko da

Athletic 2-1 Reala

Athletic 2-1 Reala

VIII. Euskal Herria Txapelaren zazpigarren partida izan da. Hurrengoa, Reala-Osasuna, otsailaren 11ko asteburuan.

Reala 1-1 Alaves

Reala 1-1 Alaves

VIII. Euskal Herria Txapelaren seigarren partida izan da. Hurrengoa, Athletic-Reala, urtarrilaren 13an.

2019/20

IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA1685121611
2OSASUNA148422139
3ALAVES1284041012
4ATHLETIC118323108
5EIBAR38035514
NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic0 - 0Eibar
2019.12.22Osasuna3 - 4Reala
2020.02.07Alaves2 - 1Eibar
2020.02.09Reala2 - 1Athletic
2020.02.16 Athletic0 - 1Osasuna
2020.03.10 Eibar1 - 2Reala
2020.02.23 Alaves2 - 1Athletic
2020.06.14 Reala1 - 1Osasuna
2020.06.17Eibar2 - 2Athletic
2020.06.18Alaves2 - 0Reala
2020.06.24Alaves0- 1Osasuna
2020.07.02Eibar0 - 2Osasuna