MENDIKO LASTERKETAK

Asier Larruzea eta Oihana Azkorbeitia EMFKopa-ko lehen liderrak

2022/03/21

Larunbat honetan, Tiritu Kultur Elkarteak, Ganguren MTk eta Euskal Mendizale Federazioak antolatutako Bediako VI. Kolazino Mendi Egunak EMF Kopako zirkuituko lehen proba puntuagarria hartu zuen. 24 kilometroko lasterketan parte hartu zuten 400 parte-hartzaileen artean, emakumezkoetan Oihana Azkorbebeitia eta gizonezkoetan Asier Larruzea izan ziren lehenak helmugaratzen.

Oso ibilbide gogorrean, Bediako irteeratik metro gutxira jadanik lehen aldapa gogorrak zeudela, korrikalariak Mandoia, Gasteluzahar eta Zeata bezalako tontorretatik igaro ziren, oso teknikoak ziren jeitsierekin zein 1.700 metroko desnibela suposatu zuten igoerekin. Hasieratik, Azkorbebeitiak eta Larruzeak lasterketako lidertza hartu zuten eta ez zuten utzi Bediako plazan kokatuta zegoen helmuga zeharkatu arte. Durangaldeko korrikalariak 02:34:27ko denboran osatu zuen ibilbidea eta Enkarterrietako lasterkaria berriz 02:10:46ko denborarekin nagusitu zen.

EMF Kopako 5 probetako lehenengoan lortutako garaipen honekin, Azkorbebeitia eta Larruzea txapelketa honetako liderrak dira orain. Hurrengo hitzordua apirilaren 2an izango da, Mendaron lehiatuko den Kilimon Trail lasterketa hain zuzen ere. Honetaz aparte, Amurrio Trail, Urduñako Mendi Lasterketa  eta Bastida Trail probak dira EMF Kopako gainontzeko lehiaketak.

24 kilometroko lasterketarekin batera 16 kilometroko lasterketa burutu zen, non kadete, gazte eta junior mailako korrikalariak EMF Kopako puntuazio gorena lortzeko borrokan aritu ziren. Junior mailan lehena Aingeru Sainz izan zen, jubeniletan Ibai Angulo izan zen azkarrena eta nesketan Jone Fuente .

SAILKAPENAK

GIZONEZKO SENIORRAK

1 Asier Larruzea
2 Hodei Samaniego
3 Imanol Goñi

EMAKUMEZKO SENIORRAK

  1. Oihana Azkorbeitia
  2. Malen Osa
  3. Andrea Garai

GIZONEZKO JUNIORRAK

  1. Aingeru Sainz
  2. Mikel Baz
  3. Jon Baz

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

  1. Jone Fuente

GIZONEZKO JUBENILAK

  1. Ibai Angulo
  2. Aitor Guerra
  3.  Jon Arrieta
Gasteiz Hiria Herri Lasterketa azaroaren 1-ean

Gasteiz Hiria Herri Lasterketa azaroaren 1-ean

LASTERKETAK/GASTEIZ HIRIA   Dato kaletik eta 10 kilometroko ibilbidearekin azaroaren 1ean, goizeko 11:00etan ospatuko da XVI. aldiz Gasteiz Hiria herri lasterketa. Euskara eta kirola uztartzeko helburua duen lasterketa honetan izena emateko   [gallery...

III Burdin Hesia mendi lasterketa eta mendi martxa izugarrizko giroan

III Burdin Hesia mendi lasterketa eta mendi martxa izugarrizko giroan

LASTERKETAK   Joan den igandean, maiatzak 24ean  ospatu zen III Burdin hesia mendi lasterketa eta lehen  mendi martxa Bilbotik Laudiora. 25 kilometrotako ibilbidea izan zuen lasterketak Bizkaia frontoitik abiatu zen goizeko 9,30etan eta 200 korrikalarik hartu...