EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA

Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari

2019/05/01

Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari

“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.

Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.

Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.

Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:

Euskal Herria finalaren atarian gelditu da

XAKEA   Partidu bakar bat bera ere galdu gabe Euskal Herria Europako Nazioarteko Talde Gazteen Xake Txapelketaren finalaren ataria gelditu da. Sailkatu ahal izateko multzoko lehen bukatu behar zuen, baina 5 berdinketarekin ezin izan du finalerako txartela...

Euskal Herria – Frantzia xake txapelketa

XAKEA   Gaur arratsaldean Euskal Herria eta Frantziako xake jokalariak lehiatuko dira 4N Xake Txapelketa irabazteko asmoarekin. Euskal xake jokalariek aukera polita izango dute beraien selekzioarekin lehiatu ahal izateko. Euskal Herriko taldean lurralde...

Share This