EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA

Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari

2019/05/01

Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari

“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.

Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.

Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.

Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:

Irailaren 1ean jokatuko da VIII. Euskal Herria Koparen finala

VIII.Euskal Herria Koparen finala irailaren 1ean, larubatean, jokatuko da. Azken kontuak zehazteke, datorren astean aurkeztuko dira partidaren lekua, ordua eta gainerako xehetasunak ere. Finala Athletic eta Realaren artean jokatuko da.

Share This