SASKIBALOIA

Araskik uko egin behar izan dio Eurocup txapelketa jokatzeari

2020/07/23

Araski Saskibaloi Taldeak ez du datorren denboraldiko Eurokopa jokatuko 

 

Covid19 gaitzak eragindako egoeraren ondorioz, txapelketa eten egin zen bere garaian eta azkenean Endesa Ligako sailkapen definitiboa martxoaren 8an indarrean zegoena izatea erabaki zen.

Hortaz, Araski taldeak kategoria honetan lehiatzen zuen laugarren denboraldian, sailkapen orokorraren bosgarren postua eskuratu zuen, azken lau jardunaldiak bertan behera geratu zirelarik (Gernika, Zaragoza, Extremadura eta Teneriferen aurkako lehiak, hain zuzen ere).

Sailkapeneko bosgarren leku horrek, Europan jokatzeko eskubidea zekarren berarekin, baina tamalez atera berri duten agiri baten bitartez jokatzeari uko egin behar diotela adierazi du talde gasteiztarrak.

Aipatu oharrean adierazten dutenez, Europako trenak itxaron beharko du momentuz. Espainiako Saskibaloi Federazioak e-mail baten bitartez FIBA Europan izena emateko informazio eta dokumentazioa bidali zien, kantxan lortutako eskubidea izanik ligan bosgarren postua lortu baitzuten. Izena emateko eta erantzun ofizialerako azken eguna uztailaren 20a zen.

Egungo egoera aztertuta eta balorazio sakona eginda, Araskik pauso hau emateko momentua ez dela pentsatzen du eta indar guztiak 2020/2021 denboraldiko aurrekontuak betetzeko ahaleginean emango dituela jakinarazi du, izan ere, oraindik ez dauka ziurtatua datorren denboraldian lehiatzeko beharrezkoa den babesletza.

Klubak instituzioen murrizketa garrantzitsuak izan ditu eta babesle berrien bila dabil orain klubaren etorkizuna bermatzeko. Duela gutxi jakin zen ere, RPK kooperatibak ez zuela bere babesle nagusia izaten jarraituko, nahiz eta klubari lotuta jarraituko duen beste modu batera.

Araskik denboraldi bikaina osatu zuen etenaldia iritsi aurretik eta Europan jokatzeak merezitako saria izateaz aparte, Araskiko familiak duen ametsa da, baina arduratsu jokatzea erabaki du klubak gaur egun duen egoera ikusita.

Saskibaloia

Euskal Herria munduko mailarik gorenean sokatiran

Euskal Herria munduko mailarik gorenean sokatiran

SOKATIRA   Euskal Herriak ordiezkaritza ofiziala izan du Txinako Xuzhou herrian jokatu den Goma gaineko Munduko Sokatira Txapelketan: sei talde eta euskal selekzio bat aritu dira euskal banderapean. Emaitza, halakoa. Hamasei domina ekarri dituzte: urrezko bi,...

Real Sociedad 2-Alaves 1: Erreala txapelketako finalari begira

Real Sociedad 2-Alaves 1: Erreala txapelketako finalari begira

FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA   Argazkia: Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRES [berria.eus] → berria.eus: Realak 2-1 irabazi dio Alavesi derbian → naiz.eus: Hasierako errenta baliatu du Realak Alavesen aurkako derbia irabazteko (2-1) Real Sociedad: Moya; Odriozola,...

Berdinketa zelaian, berdinketa markagailuan: Athletic 1-Eibar 1

FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA   Argazkia: MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS [berria.eus] → berria.eus: Gutxirekin, ezin irabazi Athletic: Herrerin, Lekue, Unai Nuñez, Etxeita, Saborit; Mikel Rico (Beñat, 78'), Iturraspe; Williams, Raul Garcia (Sabin Merino, 67'),...