EUSKAL PILOTA

Ansa II-Juanenea eta Urriza-Zubiri, finalerdietarako bidean

2022/05/24

Argazkiak: oriamendi2010

Sagardoaren Txapelketaren bosgarren jardunaldian Ansa II-Juanenea (Setien) eta Urriza Zubiri (Larre Gain) bikoek garaipen garrantzitsuak lortu zituzten Aldabe-Larrañaga (Bereziartua) eta Goikoetxea V-Barrenetxea IV.a (Oialume Zar) bikoteen aurka. Emaitza hauekin pauso garrantzitsua eman dute finalerdietara sailkatzeko Urriza-Zubirik zein Ansa II-Juaneneak eta nahiz eta galdu baita Goikoetxea eta Barrenetxeak ere. Finalerdietara sailkatzeko aukerarik gabe geratu direnak Aldabe eta Larrañaga izan dira.

Erremontari saioaren barruan partidu lehiatuak ikusi ziren, batez ere bigarrengoa. Iruñekoak eta goizuetarrak, 20-29 aurreratuta, garaiz geldiarazi zuten Goikoetxea eta Barrenetxearen erreakzioa, azkenean 28-30 nagusitzeko. Hori bai, punturik ez lortzetik, bi eskuratu zituzten galtzaileek, garrantzitsuak izan daitezkeen puntuak, inondik inora.

Partida berdindua hasi zen urdinen abantaila txikiekin. Gorriak 10-9 aurreratu ziren eta parekotasuna 16-17ra arte mantendu zen. Partidako bigarren zatia desberdina izan zen. Urdinak nagusitzen hasi ziren eta Urrizaren kolpeari esker 4 eta 12ko partziala eginez 20-29 aurreratu ziren. Bazirudien partidua erabakita zegoela eta gorriak punturik gabe geratuko zirela, baina Oialume Zarreko bikoteak ez zuen etsi eta desabantaila murrizten joan ziren 28-29ra hurbildu arte. Azken tantoa partidako gogorrena eta lehiatuena izan zen. Barrenetxeak ongi atera zuen, baina Zubirik errestoa ahal bezala eraman zuen. Aukera gehiago izan zituzten partida berdintzeko, baina Urrizak defentsa ikaragarriak egin zituen eta berak aukera izan zuenean ez zuen hutsik egin eta tantoa amaitzea lortu zuen ezker hormara pilota arrimatuz.

Jaialdiko lehenengo partiduan Aldabek eta Larrañagak asko zuten jokoan. Ongi hasi ziren, baina Ansa eta Juanenea abantailak handitzen hasi ziren 8-5, 12-6 eta 23-12. Partidaren bigarren zatian abantailak bere horretan mantendu ziren, azkenean Ansa eta Juanenea 30-20 nagusitu zirelarik.

EMAITZAK

  1. Ansa II-Juanenea (Setien) 30 Aldabe-Larrañaga (Bereziartua) 20
  2. Goikoetxea V-Barrenetxea IV (Oialume Zar) 28 Urriza-Zubiri (Larre Gain) 30

Sailkapena-Sagardoaren Txapelketa

  1. Urriza-Zubiri (Larre Gain) 12 puntu (hiru partidu)
  2. Goikoetxea V-Barrenetxea IV (Oialume Zar) 11 puntu (lau partidu)
  3. Ansa II-Juanenea (Setien) 10 puntu (hiru partidu)
  4. Segurola-Azpiroz (Petritegi) 8 puntu (hiru partidu)
  5. Ezkurra II-Zaldua I (Gurutzeta) 6 puntu (hiru partidu)
  6. Aldabe-Larrañaga (Bereziartua) 0 puntu (hiru partidu)

Erkiaga eta Zabala, txapeldun

Erkiaga eta Zabala, txapeldun

Aritz Erkiagak eta Jon Zabalak bi setetan gainditu dituzte Iñaki Osa Goikoetxea eta Aimar Aldazabal (7-15 eta 12-15)

Share This