FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA

Añorga 5-0 Aurrera, X. Euskal Herria Kopan

2020/10/12

Argazkia: ehkirola.eus

Añorga 5-0 Aurrera


FITXA TEKNIKOA:


AÑORGA: Maialen, Nora Roman, Lar, Marta, Cheno, Vanessa, Amaia, Ainara, Sara, Izaskun, Nora Sarriegi. Ordezkoak: Aiora, Nora Fraile, Larraitz, Ane, Paula.


AURRERA: Eukene, Meabe, Alejadra, Beza, Carlota, Garlito, Ainhoa, Naiara, Iratxe, Elene, Pini.    . Ordezkoak: Lara, Larra, Marta, Oihana, Caranca, Miren Otxoa, Ilargi, Leire, Miren Duque, Amara, Naroa, Eider, Sara H.


GOLAK:
1-0: Izaskunek
(4. min.).
2-0: Norak (14. min.).
3-0: Ane Lopezek (47. min.).
4-0: Ane Lopezek (50. min.).
5-0: Ane Lopezek (73. min.).


BESTELAKOAK:
X. Euskal Herria Kopako bigarren faseko azken partida. Publikorik gabe jokatu da.

X. Euskal Herria Kopako bigarren fasea

 

Nagusi izan da Añorga gaur eguerdian Rezolan jokatu den X. Euskal Herria Kopako bigarren faseko azken partidan. Markagailuan: Añorga 5-0 Aurrera. Eztabaidarik gabeko garaipena izan dugu aurtengo edizioa amaitzeko. Kanporaketa Añorgaren alde. Emaitza kontutan hartuko da XI. Euskal Herria Kopako sailkapen egutegirako.

Bost golak, Añorga KKE futbolaren @AKKEFUTBOLA twitter kontuan

Eta amaiera

Euskal Herria Kopa indartuta

Goraberatsua gertatu da aurtengo X. Euskal Herria Kopa 2020 edizio hau Covid-19k eragindako egoeragatik.

Hasteko txapelketaren formatoa aldatu behar izan da maila desberdinetan ari diren taldeek egutegi desberdinak ere izan dituztelako. Ezohiko formatoa adostu zen Kopan parte hartuko zuten Klubekin, guztien parte hartzea bermatze aldera. Beste aldetik, partida guztiak ateak itxita jokatu behar izan dira. Eta bestelako gorabeherei ere aurre egin behar izan diete Klubek eta jokalariek, txapelketa bere horretan jokatu ahal izateko. Nabarmentzekoa izan da, beraz, horrelako egoera berezian erakutsitako ardura eta konpromisoa, behar izan diren erabakiak hartzeko, eta horiek bideratzeko ahalegin guztiak egiteko. Euskal Herria Kopa indartuta aterako da aurtengo erronka gaindituta.

Hartara, lehendabizi fase finala jokatu zen, eta fase horretan sartu ziren lehen mailean aritzen diren hiru taldeak, hau da, Eibar, Athletic eta Reala, eta horiekin batera, Osasuna, egutegia kuadratzeko.

Finala Realak eta Athleticek jokatu zuten, finalerdietan, hurrenez-hurren, Osasuna eta Eibar garaitu ondoren. Urritxen (Amorebieta-Etxano) jokatu zen, irailaren 27an. Jokoaren 90 minutuak 0-0 amaitu ostean, Realak Atheltic garaitu zuen penaltietan. Relaren hirugarren garaipena izan da.

Osasunak eta Eibarrek elkarren kontra jokatu zuten irailaren 26an Fanderian (Errenteria) eta Osasunak eskuratu zuen Kopako hirugarren postua, Eibar 0-3 garaituta.

Bigarren fasea, harrigarria bada ere, finalen ostean jokatu da X. Euskal Herria Kopa berezi honetan. Izan ere, sailkapen fasea berez txapelketa behetik gora finalera iristeko jokatu ohi da. Aurtengo, bestelako aukerarik ez zegoenez, jokatzea erabaki zen, honen sailkapena hurrengo kopari begira kontutan hartuko dela hitzartuta.

Arestian esan bezala, arazo gehiago izan dira bigarren fase honetan. Egutegia, zelaiak, ordutegiak, taldeen egoerak, segurtasun baldintza bereziak… azkenean partida bi bertan behera gelditu dira, eta hala ere Koparen egutegiari eutsi diogu egoera berezia izanik erabaki bereziak hartuta.

Esan bezala, X. Euskal Herria Kopako bigarren fase honen irabazleak sailkatu egingo dira datorren urteko XI. Euskal Herria Kopari begira. Oraindik ez dago 2021eko edizioaren formatoa finkatuta, baina, dena dela, kontutan hartuko dira oraingo emaitzak hurrengo edizioaren garapenean.

Euskal Herria Kopa  Euroeskualderen babespean jokatzen ari da. Euroeskualdea Akitania Berriak, Euskadik eta Nafarrroak osatzen dute. Euroeskualdeak helburu estrategiko du lurralde ezberdinetako kirol jarduerak sustatzea, eta txapelketa hau bere babespean egingo da.

1. TALDEA
2. TALDEA
3. TALDEA
3. TALDEA
Añorga
Alaves
Osasuna
Aurrera
Berriozar
San Ignacio
Oiartzun
Mulier
Genêts
DATA
TALDEAEMAITZATALDEAKRONIKA
3. taldea
2020.09.30 | 19:30
ANGELU
Genêts
BERTAN BEHERAOiartzun
3. taldea
2020.10.03 | 18:30
OIARTZUN
Oiartzun
2-2
(3-5 p.)
Osasunaehkirola.eus
2. taldea
2020.10.07 | 20:00
GETXO
Bizkerre
San Ignacio
0-5
Alavesehkirola.eus
1. taldea
2020.10.07 | 19:30
AÑORGA
Añorga
2-0
Berriozarehkirola.eus
4. taldea
2020.10.07 | 19:30
Olaranbe · GASTEIZ
Aurrera
5-2
Mulierehkirola.eus
2. - 3. taldeak
2020.10.10 | 13:00
Ibaia
GASTEIZ
Alaves
1-1
(5-3 p.)
Osasunaehkirola.eus
1. - 4. taldeak
2020.10.12 | 12:00
Rezola AÑORGA
Añorga
5-0
Aurreraehkirola.eus

ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: IX. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: X. Euskal Herria Kopa

Wikipedia: Euskal Herria Kopa