HERRI KIROLAK/SOKATIRA

Amaitu da 2021eko Lur Gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketa

by | 2021/07/27

Argazkiak: Egursport.com

2021eko Lur Gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketa maiatzaren 1ean hasi zen Aulestin, 680 kiloko mailako aurreneko jardunaldiarekin eta pasa den larunbatean, uztailak 24, amaitu zen 680 kiloko txapelketa mistoarekin.

Aurtengo lehiaketan pisu kategoria bakoitzeko, hiru jardunaldi izan dira. 680 kilokoenak jokatu ziren aurreneko hiru larunbatetan: Aulestin, Azkoitian eta Berriatuan. Ondoren, maiatzaren 22tik aurrera, 640 kiloko talde­ek izan zituzten beste hiru jardunaldi: Mutrikun, Hernanin eta Laukizen. 600 kilokoen hiru tiraldi izan ziren jarraian, ekainaren 12tik aurrera, eta 560 kilokoen beste hiru jardunaldi azkenik, uztailaren 3an hasita. Amaitzeko, 580 kiloko talde mistoen txapelketa jokatu zen uztailaren 24an.

Txapelketako azken saio honetan, Gatikako Butroe auzoan ospatutakoa,  jardunaldi bakarreko egun batean, hiru talde aritu ziren elkarren aurka: Gaztedi ‘A’, Gaztedi ‘B’ eta Gaztedi ‘C’. Azkenean, puntu gehien lortu zituena Gaztedi C taldea izan zen, hartara 580 kiloko txapela etxera eraman zuelarik.

Sailkapen finala:

Gaztedi C 3 puntu

Gaztedi A 2 puntu

Gaztedi B 1 puntu

2021eko Lur Gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketako emaitzak:

680 kiloetako kategorian, hiru jardunalditan puntu gehien batu zituen taldeak lortu zuen 680 kiloko modalitatean txapela janztea: Gaztedi A, alegia. Gauzak horrela, hiru jardunaldiak lehiatu ostean honela geratu zen sailkapen orokorra:

1- Gaztedi A 18 puntu

2- Goiherri 15 puntu

3- Gaztedi B 12 puntu

4- Mutriku 8,5 puntu

5- Akelarre 6,5 puntu

6- Gaztedi C 3 puntu

640 kiloko kategorian ere Gaztedi A taldeak eskuratu zuen kategoria honetako txapela merezimendu osoz, hiru jardunaldietan onena izanda.

Sailkapen orokorra:

1- Gaztedi A 20,5 puntu

2- Goiherri 18,5 puntu

3- Gaztedi B 14 puntu

4- Mutriku 12 puntu

5- Akelarre 9,5 puntu

6- Getxo 6,5 puntu

7- Gaztedi C 3 puntu

600 kiloko lehiaketan, hiru sokatira saioak lehiatu ondoren, Gaztedi A taldea izan zen garailea, azken sailkapena honakoa izan zelarik:

1- Gaztedi A 20,5 puntu

2- Goiherri 18,5 puntu

3- Gaztedi B 15 puntu

4- Mutriku 11,5 puntu

5- Akelarre 9,5 puntu

6- Getxo 6 puntu

7- Gaztedi C 3 puntu

560 kiloko mailan, Gaztedi A taldeak berriro ere eskuratu zuen garaipena, lehiaketako hiru jardunaldiak irabazita, sailkapen nagusia honela geratu zelarik:

1- Gaztedi A 18 puntu

2- Goiherri 14,5 puntu

3- Gaztedi B 12,5 puntu

4- Akelarre 9 puntu

5- Mutriku 6 puntu

6- Gaztedi C 3 puntu

Txapelketaren egutegia:

680 KILO: Maiatzak 1 (Aulesti), maiatzak 8 (Azkoitia) eta maiatzak 15 (Berriatua).680 kiloko lategorian honako taldeak aritu dira: Mutriku, Goiherri, Akelarre, Gaztedi A, Gaztedi B eta Gaztedi C.

640 KILO: Maiatzak 22 (Mutriku), maiatzak 29 (Hernani) eta ekainak 5 (Laukiz). Talde parte-hartzaileak: Mutriku, Goiherri, Akelarre, Getxo, Gaztedi A, Gaztedi B eta Gaztedi C.

600 KILO: Ekainak 12 (Goiherri-Erandio), ekainak 19 eta ekainak 26 (lekua zehazteke). Lehian aritu dira Mutriku A, Goiherri A, Goiherri B, Akelarre, Getxo, Gaztedi A, Gaztedi B eta Gaztedi C.

560 KILO: Uztailaren 3 (Laukiz), 10 (Goiherri-Erandio) eta 17an (Laukiz). Goiherri, Akelarre, Getxo, Gaztedi A, Gaztedi B eta Gaztedi C.

580 KILO MISTOA: Uztailaren 24an Gatikan, Gaztedi A, Gaztedi B eta Gaztedi C aritu direlarik.