FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Alaves-Eibar, otsailaren 7an

by | 2020/01/31

Alaves-Eibar partida aurreratu egingo da: ostiralean jokatuko da, otsailaren 7an, gaueko 21:00etan. Aurretik larunbatean jokatzeko zen, baina Espainiako Kopa lehiaketarekin egokitu beharrak eragin du aurreratzea.

Egutegi aldaketa dela eta, Eibar Futbol Elkarteak adierazi du Mendizorrotzara joateko sarrera duten baina joan ezin dutenei dirua itzuliko diela, eta doako autobusak ere jarriko dituela ostiralerako.

IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren hamaikagarren partida izango da, bigarren bueltako lehena, alegia. Talde bien arteko lehen bueltako partida Eibar 0-2 Alaves emaitzarekin amaitu zen Ipuruan, Joseluren bi golekin.

TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA1685121611
2OSASUNA148422139
3ALAVES1284041012
4ATHLETIC118323108
5EIBAR38035514

Hamar partida jokatuta, hau da, lehen buelta amaituta, sailkapenari begiratu bat ematea komeni da, gauzak zelan dagozen ikusteko.

Athletic, buruan, lehen bueltako lau partidak jokatuta, hamar punturekin. Bigarrenari, Realari, puntu bat ateratzen dio. Biak ala biak bigarren bueltari goiko lekuetatik begiratuko diote bigarren buelta amaitzean lehen bi postuetan jarraitzeko asmoarekin beti ere, hau da, IV. Euskal Herria Txapelaren finala jokatu ahal izateko. Asmo berarekin ibiliko da hirugarrena, Osasuna, Athleticetik sei puntura badago ere, baina oraindik bigarren buelta osoa falta da.

Alaves eta Eibar dira hain zuzen azken postuetan, eta otsailaren 7ko partidarekin hasiera emango diote bigarren bueltari. Argi piska bat emango dio honen emaitzak aurrera begira. Izan ere, biak daude puntuak eskuratzeko beharrean, gora egingo badute. Alavesek orain arte jokatutako lau partidetatik Eibarri irabazitako puntuak besterik ez du zakuan, eta Eibarren kontra du oraingo partida.. Eibarren kasuan, okerrago, bi puntu bakarrik dituelako. Une honetan sailakpeneko azken lekuan dago III. Euskal Herria Txapelako irabazlea, eta aukera izango du Mendizorrotzan, lehen bueltako Eibar 0-2 Alaves emaitzari buelta eman eta sailkapenean gora egiteko. 

Hurrengo partida

IV. Euskal Herria Txapela 2019/2020 edizio honen hurrengo partida, hamabigarren jardunaldia, alegia, otsailaren 9an jokatuko da, Reala eta Athleticen artean , AlavesEibar partidaren asteburu berean. Anoetan jokatuko da, 14:00etan.


Infograma: naiz.eus


Infograma: berria.eus

Twitter

Reala 0 – 1 Alaves

Reala 0 – 1 Alaves

Emaitza honekin, lehen buelta amaituta, Eibar dugu III. Euskal Herria Txapelaren neguko burua

Reala – Alaves, ostiralean

Reala – Alaves, ostiralean

III. Euskal Herria Txapelaren 2018/19 edizioaren 6. jardunaldia. Abenduaren 21an jokatuko da, ostiralean, 21:00ean. Lehen bueltako azken partida izango da

2019/20

IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA1685121611
2OSASUNA148422139
3ALAVES1284041012
4ATHLETIC118323108
5EIBAR38035514
NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic0 - 0Eibar
2019.12.22Osasuna3 - 4Reala
2020.02.07Alaves2 - 1Eibar
2020.02.09Reala2 - 1Athletic
2020.02.16 Athletic0 - 1Osasuna
2020.03.10 Eibar1 - 2Reala
2020.02.23 Alaves2 - 1Athletic
2020.06.14 Reala1 - 1Osasuna
2020.06.17Eibar2 - 2Athletic
2020.06.18Alaves2 - 0Reala
2020.06.24Alaves0- 1Osasuna
2020.07.02Eibar0 - 2Osasuna