FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Alaves 2-1 Eibar

by | 2020/02/08

Argazkia: Jaizki Fontaneda|FOKU


FITXA TEKNIKOA:

Alaves 2-1 Eibar


ALAVES: Pacheco; Ximo Navarro, Laguardia, Magallan, Duarte; Manu Garcia, Fejsa (Lucas Perez, 46. min), Camarasa, Aleix, Burke (Edgar Mendez, 71. min); eta Joselu (Martin, 83. min).

EIBAR: Dmitrovic; Arbilla, Burgos, Bigas (De Blasis, 71. min), Cote; Edu Exposito, Diop, Cristoforo (Inui, 83. min), Pedro Leon (Charles, 57. min), Orellana; eta Enrich.


GOLAK:
1-0. 46. min: Lucas Perezek.
2-0. 18. min: Burkek.
2-1. 84. min: Orellanak.


EPAILEA:
Prieto Iglesias. Txartel horiak: Alaveseko Aleix Vidali, Ximo Navarrori eta Laguardiari; eta Eibarreko Pedro Leoni eta Charlesi


BESTELAKOAK:
IV.Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren hamaikagarren jardunaldia; bigarren bueltako lehen partida. 17.089 ikusle Mendizorrotzan.

ARGAZKI GEHIAGO:

Alaves nagusitu da derbian

Ipuruan egin bezala, Mendizorrotzan ere irabazi dio Alavesek Eibarri, eta eten egin du etxean zeraman bolada txarra. Eibartarrak eskas aritu dira defentsan

Julen Etxeberria

Alavesek neurria hartu dio Eibarri denboraldi honetan. Bi aldiz jokatu dute elkarren aurka, eta bietan irabazi dio. 0-2 nagusitu zitzaion Ipuruan lehen itzulian, eta 2-1 gailendu zaio gaur Mendizorrotzan. Hori eginda, bolada txarra eten du, lau jardunaldi baitzeramatzan etxean irabazi gabe, eta hamabi puntutatik bi besterik ez baitzituen lortu. Irabazita, halaber, beste urrats bat egin du mailari eusteko lehian, denboraldiko helburua lortzeko bidean. Jardunaldiko beste partidetako emaitzen zain, bederatzi puntura ditu jaitsiera postuak. Ez da inondik inora alde erabakigarria, baina bai balio du nerbioak pixka bat uxatu eta lasai antzean lan egiteko.

Kontrakoa gertatzen zaio Eibarri. Hiru jardunaldi zeramatzan galdu gabe, baina gaur ez du aurrerapausorikk eman mailari eusteko bidean, eta jardunaldiko emaitzek jaitsieratik hiru puntu bakarrera utz dezakete. Aparteko lanik egin gabe puntuak lortzen ari zen azkenaldian, baina gaur esku hutsik geratu da. Aurrera egin beharrean, atzera egin du. Bide zuzena topatu beharrean da lehenbailehen, eta bide horretan eutsi. Ez du lortu orain arte.

Gol guztiak bigarren zatian

Alavesi ezin hobeto atera zaio Asier Garitanok proposatutako estrategia: baloia utzi dio Eibarri, eta haren huts baten zain geratu da. Bisitariek izan dute baloia, baina ezertarako ez, apenas sortu baitute arriskuko jokaldirik. Etxekoek, aldiz, bikain aprobetxatu dituzte aurkariak egin dtuzten hutsak.

Ximo Navarrok eman du lehen abisua, aurreneko zatia amaitzear zela. Baloia hartu du jokaldi nahasi batean, baina Dmitrovicek zapuztu egin du haren ahalegina. Aukera horrek ez du etxekoen estrategia aldatu, eta Eibarren hutsaren zain geratu dira. Eta berehala iritsi da aukera hori, bigarren zatia hasi eta hogei segundo eskasera. Eibarrek atera du baloia zelai erditik, baina lehenbizi, Bigasek, eta jarraian, Burgosek, huts larria egin dute. Joseluk hartu du baloia, eta haren pasea bikain errematatu du Lucas Perezek. Aurrelari galiziarra zelaira irten berria zen, eta segundo eskas batzuk bakarrik behar izan ditu sasoiko bederatzigarren gola sartzeko.

Gol horrek arriskatzera behartu du Eibar, eta halakoetan errazagoa da hutsak egitea. Eta halaxe gertatu da. Eibarreko atzelariek kale egin dute berriz ere, eta Burkek ondo aprobetxatu du bigarren gola sartzeko. 66. minutua zen, eta Alavesek bideratuta zuen garaipena. Orellanak itxaropena eman dio Eibarri 82. minutuan urrutitik gol ederra sartuta. Baina hortxe geratu da bisitarien ahalegina. Azkenean, etxekoen garaipena, eta festa Mendizorrotzan.

.

 TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA156501158
2ATHLETIC10731386
3ALAVES96303811
4OSASUNA7521298
5EIBAR26024310

Realak jarraitzen du buruan

Realak jarraitzen du buruan

Bigarren bueltako lau partida jokatuta, Realak jarraitzen du IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren sailkapenaren buruan. Bigarrena, Athletic da

Alaves 2-1 Athletic

Alaves 2-1 Athletic

Alavesek irabazi du IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren bigarren bueltako laugarren partida. Garaipen honekin sailkapenaren hirugarren tokira gora egin du. Bederatzi puntu ditu orain

Reala-Osasuna, martxoaren 14an

Reala-Osasuna, martxoaren 14an

Martxoaren 14an jokatuko da Reala-Osasuna norgehiagoka, arratsaldeko 14:00etan. IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren hamaseigarren jardunaldia izango da

Sailkapena ~ Emaitzak ~ Egutegia

2019/20

IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic0 - 0Eibar
2019.12.22Osasuna3 - 4Reala
2020.02.07Alaves2 - 1Eibar
2020.02.09Reala2 - 1Athletic
2020.02.16 Athletic0 - 1Osasuna
2020.03.10 Eibar1 - 2Reala
2020.02.23 Alaves2 - 1Athletic
2020.06.14Reala
Osasuna
2020.06.17Eibar
Athletic
2020.06.18Alaves
Reala
2020.06.24Alaves
Osasuna
2020.07.01Eibar
Osasuna
Share This